Euskara ikasteko dirulaguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntzak euskara ikasteko Tolosako Aitzol Udal Euskaltegian edo beste euskaltegiren batean.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Dagokion euskaltegiko matrikularen ordainagiria (Aitzol Udal Euskaltegia ez den kasuetan)
  • Euskaltegiaren ziurtagiria, asistentzia zenbatekoa izan den azalduz (Aitzol Udal Euskaltegia ez den kasuetan)
  • Banketxeko kontu zenbakia

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Txosten Teknikoa
            • Ebazpena
            • Jakinarazi interesatuari
            • Ordainketa egin
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            EUSKARA ETA HEZKUNTZA - Euskara eta Hezkuntza

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.