Leidor Aretoaren eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Leidor aretoa erabiltzeko eskaera.

Eskaera aurkezteko epea: gutxienez erabilera baino hilabete lehenago.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarreango Ordenantza Fiskalak.

          Tasa ordaindu beharrik ez dutenak:

          • Kultura jarduera duten irabazi asmorik gabeko erakundeak

          Tasaren barnean ez dago Leidor aretoan bere zerbitzuak ematen dituen pertsonalaren kostua. Erabiltzaileak zuzenean ordaindu beharko du pertsonalaren faktura, Leidor aretoan zerbitzu hauek eskaintzen dituen enpresaren tarifen arabera, Tolosako udalak onartutakoak

          Autolikidazioa.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Aretoaren erabilera baimenduko da, lehentasun ordena honen arabera:

          1. Udal sailak, zine eta ikuskizun egitarauak.

          2. Udal sailekin batera herriko elkarteek antolaturiko jarduera publikoak.

          3. Herriko kultur elkarteak.

          4. Herriko gainerako elkarte edo taldeak.

          5. Herriko beste edozein erakunde eta norbanakoak.

          6. Tolosakoak ez diren elkarte, erankunde, enpresa edo norbanakoak

          (Aretoaren edukiera: 800 eserleku)

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaera aztertu eta erabilera baldintzak zehaztu.

          2. Txosten teknikoa

          3.- Ebazpena.

          4. Interesdunari jakinarazi.

          5. Aretoko laguntzaile zerbitzua kudeatzen duen enpresari informazioa hedatu.

          6. Hala badagokio, tasaren likidazioa burutu. Autolikidazioa.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KULTURA, GAZTERIA ETA FESTAK - Kultura, Gazteria eta Festak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.