Barrakak instalatzeko baimen eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Barrakak instalatzeko baimen-eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen ahalordeak.
  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean daudelako ziurtagiriak
  • Erantzukizun Zibileko aseguruaren poliza.
  • Dagokion instalazioaren segurtasun- eta sendotasun-ziurtagiria, tekniko eskudun batek edo ikuskatze-erakunde egiaztatu batek sinatuta eta dagokion elkargo profesionalak bisatuta. Dokumentazio horrek, gainera, jaso behar ditu honako hauek ere: instalazioaren urteko berrikuspen-ziurtagiria; irisgarritasunari buruzko araudia betetzen delako ziurtagiria; eta (EAEko) Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legearen 30.2 artikuluan eskatzen diren baldintzak.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, jasotzen duena jarduerak beteko dituela laneko segurtasun- eta higiene-baldintzak eta lan-arriskuen prebentzioari buruzkoak.
  • Hala dagokionean, elikagaiekin ibili behar duten guztien manipulatzaile-karneta.
  • Su-itzalgailuen berrikuste- eta mantentze-ziurtagiria, segurtasun-araudiak hala eskatzen badu.
  • Gasa edo beste edozein erregai hornitzeko instalazioaren urteko berrikuspen-ziurtagiria, instalazio ofizial batek egina.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15 Osteg. /(Jueves hasta) 19:00 arte
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 45 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dagozkion arloetan txosten teknikoak egin.
            • Ebatzi eta jakinarazi.
            • Jarduera garatu.
            • Fidantza itzultzeko eskaera egin.
            • Ikuskatu eta fidantza itzuli, horrela badagokio.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              KULTURA, GAZTERIA ETA FESTAK - Kultura, Gazteria eta Festak

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Orokorra

              Kodea: 00

              Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.