Zuhaitz azoka

ZER DA? ZERTARAKO DA?

TOLOSAKO ZUHAITZ AZOKA BEREZIAN parte hartzeko prozedura
Data: Otsailak 8
Lekua: Trianguloa plaza
Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 17

AUKERATZEKO IRIZPIDEAK

A- Eskaerak eskainitako postuak baino gehiago direnean:

Zuzen dauden eskaerak eskainitako postuak baino gehiago direnean, aukeraketa zozketaren bidez egingo da.

B- Eskaerak eskainitako postuak baino gutxiago direnean:

Postu guztiak betetzeko adina eskari ez dagoenean, epez kanpo egindako eskaerak onartuko dira, eskaerak zuzen eta dokumentazio guztiarekin eginak badaude.

NORK ESKA DEZAKE?

Zuhaitz eta landare ekoizpenean diharduten mintegiek.

Parte hartu nahi duen orok eskaera aurkeztu behar du horretarako zehaztutako bideren bat erabilita; pertsona juridikoek eta lege ordezkariek derrigorrez aurkeztu beharko dute eskaera telematikoki.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Pertsona fisikoek

1. Nortasun agiri, Pasaporte edo Atzerritarren Identifikazio Agiria

2. Nekazaritza ustiategiko txartela

3. GIzarte Segurantzan alta emanda egotearen ziurtagiria eta azken ordainagiria.

4. Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen agiria eta azken ordainagiria (hala badagokio)

5. Erantzunkizun zibileko asegurua

Pertsona juridikoek

1. IFZ agiria

2. Enpresaren ordezkaritza egiaztatzen duen agiria (eraketa eskriturak, karguen izendapenak, botereak...) Ondasun erkidegoen kasuan, erkidegoaren eraketa agiria.

3. Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen agiria eta azken ordainagiria (hala badagokio)

4. Erantzunkizun zibileko asegurua

5. Postuan egongo denaren:

- Nortasun agiri, Pasaporte edo Atzerritarren Identifikazio Agiria

- GIzarte Segurantzan alta emanda egotearen ziurtagiria eta azken ordainagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Txosten Teknikoa
            • Ebazpena
            • Jakinarazi interesatuari
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            MERKATARITZA, FERIAK ETA TURISMOA - Merkataritza, Feriak eta Turismoa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.