Kultur Etxeko ikastaroak eta tailerrak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kultur Etxean eskaintzen diren ikastaroetan matrikulatzeko (kultur tailerrak, gazteentzako ikastaroak eta Berdintasun departamentuak-Jabetze Eskolak- antolatutako ikastaroak).

Eskaintza osoa

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Matrikula orria:

  • Kultur tailerrak: eskaera-orria.
  • Gazte-ikastaroak: eskaera-orria.
  • Berdintasun departamentuak-Jabetze Eskolak- antolatutako tailerrak eta ikastaroak: eskaera-orria.

Matrikula orri guztiak esteka honetan

Iazko ikasturtean matrikula egin eta jarraitzeko asmoa dutenek ez dute matrikula-orria berriro bete behar. Dagokion zerbitzuan jakinaraztea nahikoa izango da.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Kultur Etxea
    Trianguloa Plaza 1 -20400- TOLOSA
    10:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00
    943670383

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Indarreko Ordenantza Fiskalak.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Kultur Tailerretan soilik:

            MATRIKULA KONFIRMATZEKO EPEA LEHENGO IKASLEENTZAT: Ekainaren lehen hamabostaldian. Plaza epe horretan erreserbatuko zaie. Epe hori igarota, ikasle berrien eskubide berberak izango dituzte.

            IKASLE BERRIENTZAKO EPEA: Irailean, urtero zehaztuko diren datetan. Eskaerak gehiago badira taldeetan geratu diren plazak baino, interesdunen zerrendak osatuko dira, eta matrikula-eskubidea zozketa bidez erabakiko da. Kasu hauetan epea beste astebete luzatuko da. Ikasturte bakoitzean, zozketa publikoaren data aurretik jakinaraziko da.

            GUTXIENEKO IKASLE KOPURUA: 8 ikasle baino gutxiagoko taldeak bertan behera gera daitezke.

            MATRIKULA: Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 16:00-19:00. Kultur Etxeko bulegoan. Telefonoa: 943-670383. On-line: www.tolosa.eus gunean.

            FAMILIA UGARIA: Tolosaldean erroldatutako familia ugariek %50eko deskontua izango dute tarifa guztietan.

            Eskaera egiten dutenek % 80ko hobaria izango dute, baldin eta Tolosan erroldatuta badaude eta Gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemak eskeintzen dituen prestazio baterako baldintza ekonomikoak betetzen baditu.

            ORDAINKETA ERAK:

            - Ikasturte osoa ordainketa bakarrean (urriaren amaieran)

            - Ikasturte osoa bi zatitan (urrian eta abenduan)

            - Ikasturte zatikatuak:

            - Urritik abendura: %50

            - Urtarriletik ekainera: %75

            - Martxotik ekainera: %50

            Aukerak

            a) Ordaintzeko agindua etxean jasotakoan bankuan ordaintzea.

            b) Ordainagiria helbideratzea

            BAJAK:

            Abenduaren 15a baino lehen baja eskatzen dutenek eskubidea izango dute ikastaroaren bigarren kuota ez ordaintzeko, baldin eta baja nahitaezko arrazoiren batek eragin badu. Nolanahi ere, aldez aurretik Kultura batzordearen aldeko diktamina duen Alkatetza Dekretua behar da.

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Izen-ematea egiaztatu.
              • Ikasle-zerrendak zerbitzuaz arduratzen den enpresari eman.
              • Ordainketak bideratu.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Ez du organo ebazlerik behar

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                KULTURA, GAZTERIA ETA FESTAK - Kultura, Gazteria eta Festak

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Fitxategiaren izena: Kultur Tailerretako Ikasleak

                Kodea: 00000003

                Fitxategiaren xedea: Udalak kultur-zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunekin (elkarteetako ordezkariak, ekintza eta ikastaroetako parte-hartzaileak, etab.) dituen harremanak kudeatzea. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

                Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak.

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.