Kirol instalazioak alokairuan hartu eta erreserbatzea, kirola egiteko helburuz

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako Kirol instalazioak eta zerbitzuak kirola egiteko erreserbatzeko prozedura: Usabal eta Berazubi (kantxak, padela, igerilekua, tenisa, squash, gimnasioak...) Beotibar (kantxa) eta Uzturpeko (kantxak eta gimnasioa).

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork, edo bere ordezkariak

Usabal eta Berazubiko bazkideek erreserba doan formalizatzea izango dute erreserba-kudeaketaren ataletik http://www.usabalkiroldegia.com

Bazkide ez diren pertsonak ezingo dute on-line erreserbatu.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Bazkideek:

  • Usabal eta Berazubi: bazkide-txartela eta e-mail kontu bat izatea beharrezkoak dira Usabal kiroldegiko on-line erreserben plataforman alta eman ahal izateko.

Bazkide ez direnek:

  • alokatu ahal izateko, Usabal kiroldegian bertan eskatu beharko dute, dagokion tasa ordaindu ondoren.

NON ESKATZEN DA?

  • Usabal eta Berazubiko Bazkideek: Erreserba plataforman alta emateko, deitu telefono honetara: 943 53 64 00

http://www.usabalkiroldegia.com/kontaktua-eta-erreserbak/

  • Bazkide ez direnek: Usabal kiroldegian bertan.

Argibide gehiago nahi izanez gero: 943 53 64 00 (Usabal kiroldegia)

ZENBAT KOSTATZEN DA?

  • Bazkideentzat doan da.
  • Bazkide ez direnek: dagokion tasa ordaindu behar dute.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Bakideek: sartzeko pasahitza eskuratu ondoren, erreserba zuzenean formalizatu dezakete.

Bazkide ez direnek: Usabal kiroldegiko langileek libre ote dagoen egiaztatuko dute. Baiezkoa bada, interesatuak tasa ordaindu du, eta erreserba formalizatuko zaio.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    KIROLAK - Kirolak

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Udalez kanpoko datu basea

    Kodea: 00000022

    Fitxategiaren xedea: Emandako datuak ez dira gordetzen Tolosako Udalaren datu baseetan. Udala tramitatzaile hutsa da, beste entitate edo erakunde batentzat.

    Aurreikusitako lagapenak:

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.