Gabonetako azoka berezia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

TOLOSAKO GABONETAKO AZOKA BEREZIAn parte hartzeko prozedura

Data: Abenduak 21

Lekua: Trianguloa plaza, Plaza Zaharra, Berdura plaza, San Frantzisko pasealekua eta Alondegia plaza

Izena emateko azken eguna: Azaroak 22

NORK ESKA DEZAKE?

  1. Elikagaiak ekoizten edo saltzen dituzten pertsona fisikoek, juridikoek edo beraien lege ordezkariek eta artisauek.
  2. Elkarte edota ikastetxeek.

Parte hartu nahi duen orok eskaera aukeztu beharko du horretarako zehaztutako bideren bat erabilita; pertsona juridikoek eta lege ordezkariek derrigorrez aurkeztu beharko dute eskaera telematikoki.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Pertsona fisikoek

1. Nortasun agiri, Pasaporte edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria.

2. Gizarte Segurantzan alta emanda egotearen ziurtagiria eta azken ordainagiria.

3. Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen agiria eta azken ordainagiria.

4. Osasun-erregistro agiria.

5. Elikagaien manipulatzaile txartela edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen samenta kasuan.

6. Erantzukizun zibileko asegurua (300.000 eurokoa gutxienez).

* Artisauek (bitxiak, marrokineria, jostailuak eta antzeko produktuak saltzen dituztenek) 4, 5 eta 6 puntuetako dokumentazioa ez dute aurkeztu beharko eta ondorengoa gehitu beharko dute: dagokion herrialdean artisauen erregistroan alta emanda egotearen agiria.

Pertsona juridikoek

1. IFZ agiria.

2. Enpresaren ordezkaritza egiaztatzen duen agiria (eraketa eskriturak, karguen izendapenak, botereak...) Ondasun erkidegoen kasuan, erkidegoaren eraketa agiria.

3. Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotearen agiria eta azken ordainagiria.

4. Osasun-erregistro agiria.

5. Erantzun zibileko asegurua (300.000 eurokoa gutxienez).

6. Postuan egongo denaren:

  1. Nortasun agiri, Pasaporte edo Atzerritarraren Identifikazio agiriaren fotokopia.
  2. Gizarte Segurantzan alta emanda egotearen ziurtagiria eta azken ordainagiria.
  3. Elikagaien manipulatzaile txartela edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen salmenta kasuan.

Elkarte eta ikastetxeek

Beste motatako saltzaileen kasuan, elkarte ezberdinek eta ikastetxeek, janaria saltzen badute:

  1. Elikagaien manipulatzaile txartela edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen samenta kasuan.
  2. Erantzun zibileko asegurua (300.000 eurokoa gutxienez).

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15 Osteg. /(Jueves hasta) 19:00 arte
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 egun
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            AUKERATZEKO IRIZPIDEAK

            A - Eskaerak eskainitako postuak baino gehiago direnean.

            Zuzen dauden eskaerak eskainitako postuak baino gehiago direnean, aukeraketa sarrera hurrenkeraren arabera egingo da.

            B - Eskaerak eskainitako postuak baino gutxiago direnean.

            Postu guztiak betetzeko adina eskari ez dagoenean, epez kanpo egindako eskaerak onartuko dira, eskaerak zuzen eta dokumentazio guztiarekin eginak badaude. Kasu honetan, egindako eskaeraren erregistro ordena kontuan hartuko da postuak betetzeko.

            Antolatzaileek aldez aurretik jakinaraziko diete aukeratuei parte hartuko dutela eta zein leku egokitu zaien.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              MERKATARITZA, FERIAK ETA TURISMOA - Merkataritza, Feriak eta Turismoa

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

              Kodea: 00000007

              Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.