4. kategoriako armak edukitzeko txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

4. kategoriako armek txartel baten bidez egon behar dute dokumentatuta, araudiak adierazten duen moduan

A txartela (5 urteko balioa du)
1) Aire edo beste gas konprimitu batek eragindako armak, eskopetatzat har ez daitezkeenak:

  • Karabinak eta pistolak (tiro erdiautomatikokoak eta errepetiziozkoak)
  • Akzio bikoitzeko errebolberrak

2) Tiro egiteko sistema automatikoa duten aisialdiko edo kiroletako armak

B txartela (betiko balio du)
1) Aire edo beste gas konprimitu batek eragindako armak, eskopetatzat har ez daitezkeenak:

  • Karabinak eta pistolak (arima leun edo marratukoak eta tiro bakarrekoak)
  • Akzio bakarreko errebolberrak

2) Muellez edo malgukiz eragindako aisialdiko edo kiroletako armak

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Armaren erosketa-faktura edo transferentziaren dokumentazioa.
  • Armategiak emandako arma-txartelaren eredu hirukoitza.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udaltzaingoa
    Plaza Zaharra 6 20400 TOLOSA
    7:00 - 22:00
    943 675 858

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 5 egun
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
              • Baimena tramitatu
              • Txartela egin
              • Espedientea Guardia Zibilera bideratu
              • Artxibatu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              UDALTZAINGOA - Udaltzaingoa

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

              Kodea: 00000007

              Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.