Errenteria WiFi sarera sartzeko baimen-eskaera

ZER DA?

Errenteria WiFi nternetera sartzeko udal sarea da eta wifi teknologia erabiltzen du. Sarera sartzeko garaian, identifikatzeko bi modu daude:

1. Erabiltzaile izena eta pasahitza jarriz

2. Tiketa erabiliz

1. Erabiltzaile izena eta pasahitza erabiliz gero

Errenteria WiFi sarean sartzean, ordenagailutik zein telefonotik, erabiltzailea/pasahitza sartu edo erregistro-prozesua bete behar da.

Erregistro-prozesua

Eskatzen dira: izena, abizenak, IFZ/AIZ, emaila, eskuko telefonoa, herria eta baldintzak onartu. Jarraian kodea bidaltzen duen SMS bat jasotzen da telefonoan. Erregistro-prozesua amaitzeko kodea sartu behar da. Jarraian erabiltzaile izena eta pashitza jasotzen dira Errenteria WiFi wifi plataforman identifikatzeko. Gainera, posta elektronikoz erabiltzailea eta pasahitza jasotzen dira.

2. Tiketa erabiliz gero

Erabiltzea eta pasahitza eskuratu nahi ez duten Liburutegiko erabiltzaileei tiketa/txartela ematen zaie denbora jakin baterako.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak, Errenterian erroldatuta egon ala ez.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera egin behar da eskabide-orria erabiliz, baldin eta alta udal bulegoetan egiten bada. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Baimendutakoaren jatorrizko NANa edo ordezko beste nortasun agiriren bat.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Udal Liburutegiaren sarrerako mostradorean astelehenik ostiralera 8:30etik 20:30era (udan 8:00etatik 14:30era).
    Magdalena 27-29 20100 Errenteriako Udala
  • Gazte Informazio Bulegoan Astelehenetik ostiralera (11:00-14:00) astelehen eta asteazken arratsaldeetan (17:00-19:00). (Gabonetan, aste santuan eta udan 10:00etatik 14:00etara.)
    Pablo Iglesias 3 20100 Errenteriako Udala

    Postaz:
  • Ezin da postaz eskatu.
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

          Errenteria WiFirako sarbidea duen edozein lekutatik

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: unean bertan.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1.- Dokumentazioa egiaztatu eta artxibatu.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Lehendakaritza - Informatika

            OHARRAK

            Zein eraikinetan konektatu daitekeen: Udaletxea, Liburutegia, Xenpelar Etxea, Merkatuzar, Galtzarabordako Kiroldegia, Zaharren Egoitza

            Zein eremutan konektatu daitekeen: Foru plaza, Xabier Olaskoaga plaza

            WIFI sistema bera duten beste herri batzuk: Pasaia, Hernani, Lasarte, Andoain, Urnieta, Zumarraga