Aisialdiko udal baratze ekologikoak erabiltzeko lizentzia ematea

ZER DA?

“Errenteriako Baratze Parke”ko baratze ekologikoak erabiltzeko lizentziak emateko baldintzak ezartzea.

Baratzeak erabiltzeko lizentziak jabetzarik gabe eman dira 2019ko maiatzaren 13an urtebeterako (1) , eta gehienez 5 urte arte luzatu ahal izango dira .

Baratze Parke-ko esleipendunak derrigortuta daude baratzen kudeaketarako sortutako elkartean sartzea.

Esleipendun batek baratza uzteko eskaera egiten duenean, itxaron zerrendaren hurrengoari deituko zaio eta urte beteko baimen berri bat emango zaio beti ere 5 urte arte luza daitekena.

Behin lizentzien emakidaren gehienezko 5 urteko epea igaro ondoren (bost urte, luzapenak barne), Udalak beste deialdi bat egingo du baratzeak adjudikatzeko. Horretarako beste oinarri eta baldintza batzuk onartu ahal izango ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenteriako Baratza Parkean baratze ekologikoak hartzeko lizentzien onuradun izan daitezke Errenteriako Udalerrian erroldaturiko pertsonak eta benetan herrian bizi direnak, gutxienez urtebete lehenago adjudikaziorako deialdia argitaratzen denetik kontatzen hasita. Horrez gain, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Fisikoki gaitasuna izatea aisialdiko baratze ekologikoan nekazaritzako eta labore lanak egiteko. Adin txikikoen eskaerak aitak, amak edo tutoreak abalatu beharko ditu. Eta heldu hori izango da arduraduna Araudi honen ondorioetarako.
  2. Errenteriako Udalarekin zerga edo beste mota bateko betebeharretan egunean egotea.
  3. Familia-unitatearen beste inolako kiderik ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzaile.
  4. Ez eskatzaileak ez familia-unitatearen beste inolako kiderik nekazaritzako jardueretarako egokiak diren landa izaerako lursailak ez izatea.
  5. Aldez aurretik aisialdiko baratze ekologikorik izan badu, zigorrik jaso ez izana Araudian aurreikusitakoa ez betetzeagatik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

Hala badagokio, langabetua edo familia ugariko kide dela egiaztatzeko agiria.

  1. Ardurapeko adierazpena

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        1.2.7 - Baratza ekologikoak

        Tarifa urtekoa eta zatiezina izango da.

        30 m2-ko baratza bakoitzeko, urteko45,90
        60 m2-ko baratza bakoitzeko /urteko91,80
        Fiantza:102,00

        Fiantza baimena amaitzean itzuli egingo zaio, betiere araudi aplikagarrian adierazitakoa betez gero.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Itxarote-zerrenda egin
        3. Adjudikazio-hartzaileen zerrendak generoen arteko oreka ez badu betetzen % 60-40 proportzioan, zerrenda berriz antolatuko da generoen arteko oreka hori lortu arte.
        4. Baratzeak esleitu alkatearen dekretu bidez.
        5. Fidantza jarri eta giltzak eman.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Kontratazio eta Ondarea

          OHARRAK

          • Itxaron-zerrendak eragina izango du libre dauden baratzeak adjudikatzeko, hasiera batean hautatuak izan direnek uko egin edo adjudikazio-hartzaile maila galtzeagatik.
          • Baratzeak esleitzeko prozesua amaitu eta behin betiko erreserba-zerrenda osatu ondoren, eskaera berriak aurkeztuko badira, I. eranskineko formularioa bete beharko da. Baldintzak betetzen dituzten eskatzaileak erreserba-zerrendan sartuko dira, beti ere zerrenda horretan lehendik daudenen atzetik eta eskaerak aurkezteko ordena kronologiko berean.