Adin txikikoak atzerrira bidaiatzeko baimena emateko bertaratzea

ZER DA?

Pasaporterik ez duen adin txikiko bati aitak eta amak edo legezko tutoreak atzerrira bakarrik edo beste pertsona batekin bidaiatzeko emandako baimena.

NORK ESKA DEZAKE?

Pasaporterik ez duen adin txikikoaren aitak, amak edo tutoreak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Aurkezpena eskaera gabe. .
  2. Adin txikikoaren NANa (ezinbestekoa).
  3. Aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANa.
  4. Familia liburua

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • Ezin da postaz eskatu.
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: unean bertan.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Eskaera jaso, gainerako agiriekin batera, eta egiaztatu.
          2. Udalaren zigilua eta bertaratzea ematen den funtzionarioaren sinadura eta eskatzaileari eman.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

            OHARRAK

            • Ondorengo herrialdeetan nahikoa da indarrean dagoen NANa eta adin txikikoentzako baimena aurkeztea: Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Holanda, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxemburg, Mazedonia, Malta, Monako, Norvegia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekia, Eslovakia, Errumania, San Marino, Suedia eta Suitza.
            • Baimenaren indarraldia 90 egunekoa da.