Arma txartela (4. kategoria)

ZER DA?

4. mailako aire armak erabiltzeko txartela ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatuta dauden 18 urtetik gorakoek.
Errenterian erroldatuta dauden 18 urtetik beherakoek (gutxienez 14 urte beteak dituztenek) gurasoen baimena baldin badute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. NANa.
  3. Gaitasun psikofisikoen gaineko ziurtagiria (psikoteknikoa).
  4. Erosketa faktura, honakoak zehaztuta: arma mota (pistola edo karabina), marka, modeloa eta serie zenbakia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, telefonoz hurrengo zenbakira deitu daiteke.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 34

        KOSTUA

        13 -
        13.- Udaltzaingoaren zerbitzuak:-
        Karabinak baimentzea9,95 €
        Itoetako giltzak:-
        Giltza erabiltzeko prezioa9,95 €
        Behin-behineko erabilerarako fidantza41,11 €
        Txostenak (bakoitza)9,64 €
        Istripuen parteak (bakoitzeko)25,25 €
        Animalien erregistroan izena eman izanaren egiaztagiria (bakoitza)17,09 €
        Trafikoko atestatuak (bakoitzeko)116,69 €
        Animalia arriskutsuak izan daitezkeenak edukitzeko lizentzia edo litzentziaren berrikuntza6,78 €
        Eskola-garraiorako baimena9,95 €
        Bizikleta-erregistroan inskribatzea bizikleta1,02 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 10 egun.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu. Eskatzaileari eskaeraren kopia zigilatua eman, egiaztagiri moduan.
        2. Erantsi espedientean erroldaren ziurtagiria
        3. Aurrekari penalen gaineko txostena, Udaltzaingoaren artxiboen arabera.
        4. Alkatetza Dekretua eta arma txartela eman.
        5. Dekretuaren ale bat eta txartel bat Arma Biltegira.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          Abenduaren 27ko INT/2860/2012 Ordenak, 4. mailakotzat hartzen ditu, airsoft eta paintboll jolas-kirolen ekintzetan erabiltzen diren zenbait arma.