Datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratatzeko eta eramateko eskubidea

ZER DA?

Datu pertsonalak babesteari buruzko araudiak beren datuen tratamendu baten eraginpean dauden pertsonen eskubideak arautzen ditu, eta zehazten du, datuen titular diren aldetik, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahazteko eskubidea"), aurka egiteko, eta datuen tratamendua eta eramangarritasuna mugatzeko eskubideak Errenteriako Udalaren aurrean balia ditzaketela.

Datuak eskuratzeko eskubidea: eragindako pertsonak honako informazio hau jasotzeko eskubidea du:

- Tratamenduaren helburuak, tratatzen diren datu pertsonalen kategoria, eta eman daitezkeen datuen komunikazioak eta horien hartzaileak.

- Posible bada, zure datuen kontserbazio-epeak. Hori posible izan ezean, epe hori zehazteko irizpideak.

- Datuak zuzendu edo ezerezteko eskubidea eskatzea, tratamendua mugatzeko edo horri aurka egiteko.

- Kontroleko Agintaritzari erreklamazioa aurkezteko eskubidea.

- Tratatzen diren datuen kopia jasotzea.

- Datuen nazioarteko transferentzia egiten bada, beharrezko bermeen informazioa jasotzea.

- Automatizatutako erabakiak daudela (profilak barne), aplikatutako logika, eta tratamendu horren ondorioak.

Zuzentzeko eskubidea: eragindako pertsonak datu zehaztugabeak zuzentzeko eta osatu gabeko datu pertsonalak osatzeko eskubidea du, baita aitorpen gehigarri baten bidez ere.

Ezabatzeko eskubidea (“ahazteko eskubidea”): datu pertsonalak ezabatzeko eska dezake eragindako pertsonak, bidegabeko atzerapenik gabe, aurreikusitako kasuren bat gertatzen denean. Adibidez, datuen legez-kontrako tratamendua, edo tratamendua edo datuen-jasotzea eragin zuen helburua desagertu denean.

Hala ere, zenbait salbuespen arautzen dira, non ezin izango den eskubide hori erabili. Adibidez, adierazpen eta informazio askatasunerako eskubidea gailendu behar denean.

Aurka egiteko eskubidea: eragindako pertsonak tratamenduaren aurka egin dezake:

- Bere egoera pertsonalarekin zerikusia duten arrazoiengatik bere datuen tratamendua eten behar duenean. Salbuespena: bidezko interesa egiaztatzen bada, edo erreklamazioak egiteko edo defendatzeko beharrezkoa bada.

- Tratamenduaren xedea zuzeneko marketina denean.

Tratamendua mugatzeko eskubidea: eragindako pertsonari aukera ematen dio:

- Arduradunari datuen tratamendua eteteko eskatzea, honako kasu hauetan:

* datuen zehaztasuna aurkaratzen bada, arduradunak zehaztasun hori egiaztatzen duen bitartean.

* eragindako pertsonak datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea erabili duenean, erantzulearen arrazoi legitimoak eragindako pertsonaren gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.

- Arduradunari bere datu pertsonalak gordetzeko eskatzea, honako kasu hauetan:

* Datuen tratamendua legez kontrakoa denean, eragindako pertsonak datu horiek ezabatzea nahi ez badu eta, horren ordez, datuen erabilera mugatzeko eskatzen badu.

* Arduradunak jada datuak tratamenduaren helburuetarako behar ez dituenean, baina eragindako pertsonak erreklamazioak egin, egikaritu edo defendatzeko behar dituenean.

Datuak eramangarri izateko eskubidea: hau da, formatu egituratu batean jasotzeko eskatzeko eskubidea, erabilera arruntekoa eta irakurketa mekanikokoa, eta tratamenduaren beste arduradun bati helarazteko eskubidea, baldin eta haren baimenarekin edo kontratu bat betetzeko jasotzen badira.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

Eskaeraren arrazoiak azaldu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Uztaila erdialdetik iraila erdialdera: goizez.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

        2.- Idazkaritzara bideratu.

        3.- Dagokion txostena.

        4.- Datuak aldatu, ezabatu, etab.
        5.- Interesatuari jakinarazi bere eskaera gauzatu dela. Tratamenduaren arduradunaren ustez datuak zuzentzeko, ezabatzeko, etab eskaera bidezkoa ez bada, arrazoituta jakinaraziko zaio interesatuari.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

          OHARRAK

          - Eskubide hauek erabat zein partzialki ukatuz gero, interesdunak Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezake, eta Bulegoak 6 hileko epean erabaki beharko du erreklamazio hori bidezkoa den edo ez.