Izaera pertsonaleko datuak atzikitzeko, zuzentzeko, ezeresteko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko edo datuak transferitzeko eskubideak

ZER DA?

Datu pertsonalak babesteko araudiak eragindako pertsonen datuen tratamendu aurrean dituen eskubideak arautzen ditu; hala, zehazten du horien jabe moduan, Errenteriako Udalaren aurrean datuak atzikitzeko, zuzentzeko, ezerezteko (“ahaztu egiteko eskubidea”), datuei aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta datuak transferitzeko eskubideak.

Atzikitzeko eskubidea: eragindako pertsonak informazio hau jasotzeko eskubidea du:

- Tratamenduko helburuak, tratatzen diren datu pertsonaletako kategoriak, eta eman daitezkeen datuen komunikazioak eta horien hartzaileak.

- Posible bada, zure datuen kontserbazio-epeak. Hori posible izan ezean, epe hori zehazteko irizpideak.

- Datuak zuzendu edo ezerezteko eskubidea eskatzea, tratamendua mugatzeko edo horri aurka egiteko.

- Kontroleko Agintaritza aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea.

- Tratatzen diren datuen kopia jasotzea.

- Datuen nazioarteko transferentzia egiten bada, beharreko diren bermeen informazioa jasotzea.

- Automatizatutako erabakiak daudela (profilak barne), aplikatutako logika, eta tratamendu horren ondorioak.

Zuzentzeko eskubidea: eragindako pertsonak zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eta guztiz osatugabe diren datu pertsonalak betetzeko eskubideak ditu; horiek adierazpen osagarri baten bidez egin ahal izango ditu.

Ezerezteko eskubidea (“ahaztu egiteko eskubidea”): eskubide hori erabiliz, eragindako pertsonak datu pertsonalak atzerapenik gabe ezereztea eska dezake, jasotako kasuak ematen badira. Adibidez, datuen legez-kontrako tratamendua, edo tratamendua edo datuen-jasotzea eragin zuen helburua desagertzen denean.

Hala eta guztiz ere, araututako zenbait salbuespeneko kasuetan ezin izango da eskubide hori erabili. Adibidez, adierazpen-askatasunerako eta informaziorako eskubideak gailendu behar direnean.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan, eskaeraren arrazoiak azalduz. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu

        2.- Idazkaritzara bideratu.

        3.- Dagokion txostena.

        4.- Datuak aldatu, ezabatu, etab.
        5.- Interesatuari jakinarazi bere eskaera gauzatu dela. Tratamenduaren arduradunaren ustez datuak zuzentzeko, ezabatzeko, etab eskaera bidezkoa ez bada, arrazoituta jakinaraziko zaio interesatuari.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

          OHARRAK

          - Eskubide hauek, erabat edo partzialki, ukatuz gero interesdunak Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezake, eta Bulegoak 6 hileko epean erabaki beharko du erreklamazio bidezkoa den edo ez.