Alkateak edo zinegotzi ordezkariak ezkontza zibila egiteko eskaera

ZER DA?

Errenteriako Udalean ezkontza zibila egiteko eskaera da. Alkateak edo berak eskuordetutako zinegotzi batek ezkon dezake.Tokia, egutegia eta ordutegia: osoko Bilkuren Aretoan, aldez aurretik Alkatetzarekin adostutako egun eta ordutegian.

NORK ESKA DEZAKE?

Ezkontideek edo horien ordezkariek. Orokorrean eskatzen den baldintza: ezkongaietako batek, gutxienez, Errenterian erroldatuta egon behar du edo Errenteriakoa izan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste notasun agiriren baten fotokopia.

Eskaera ezkontza baino gutxienez bi hilabete lehenago aurkeztuko da, eta honako hauek jasoko dira bertan:
- Errenteriako Udaletxean ezkontzeko asmoa.
- Zeremoniaren data eta ordua, aldez aurretik Alkatetzarekin adostutakoaren arabera.
- Ezkontideen NANen fotokopiak.
- Hala dagokionean, zein zinegotzik ezkontzea nahi duten.
- Lekuko gisa jardungo duten bi pertsonen izen-abizenak eta NAN zenbakiak (adinez nagusi izan behar dute).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Uztaila erdialdetik iraila erdialdera: goizez.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: espedientea Epaitegian izapidetzeko beharrezko epearen araberakoa
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Alkatetzara bidali tramitatu dadin.
        3.- Alkatetzak edo dagokion zinegotziak eskatutako datan ezkontza egin dezaketela adieraztea.
        4.- Hala dagokionean, Alkatetzak zinegotziarengan delegatzeko Dekretua, jakinarazpena eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu.
        5.- Ezkontideei jakinarazpena.
        6.- Ezkontza-akta egin eskaeran eta Epaitegitik bidalitako espedientean jasotako datuekin.
        7.- Zeremonia egin eta akta sinatu: ezkondu dituen zinegotziak edo alkateak, ezkontideek eta lekukoek.
        8.- Ezkontza zibila egin ondoren, akta Epaitegira bidali.
        9.- Udal Artxiboan aktaren kopia gorde espedientearen gainerako dokumentuekin batera.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

          OHARRAK

          - Izapide honekin batera ezkontideek ezkontzeko eskaera aurkeztu behar dute erroldatuta dauden bi udalerrietako baten Bake Epaitegian
          TRAMITAZIOA BAKE EPAITEGIAN
          Ezkontideak erroldatuta dauden bi udalerrietako baten Bake Epaitegira bertaratu beharko dute interesdunek, bidezko ezkontza espedientea izapidetzeko.
          Informazioa: http://www.justizia.net/matrimonio-civil/presencial
          - Ondoren, Epaitegiak Udalera bidaltzen du espedientea.
          - Ezkontza zibilaren espedientea deuseztatu edo aldatuko balitz, ezkongaietako edozeinek berehala eta idatziz jakinarazi beharko lioke hori Udalari, eskaera bertan behera uzteko.