Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko administrazio baimena

ZER DA?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eskuratzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatuta dauden 18 urtetik gorakoek, jabeek nahiz paseatzaileek, edo haien ordezkariek. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

3 Eskaera-orria eredu normalizatuan.

  1. Zakur arriskutsua edukitzeko eskaera. NANa, karnet tamainako argazkia, psikoteknikoa, erantzukizun zibilaren gaineko asegurua (gutxienez 120.000 eurokoa)
  2. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien Udal Erregistroan izena emateko eskaera: osasun txartela eta animaliaren gorputz osoko argazkia.
  3. Arau hauste larri edo oso larria egiteagatik abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluaren 3. atalean aurreikusitako zigorrik jaso ez izanaren ziurtagiriaren eskaera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

          KOSTUA

          13 -
          13.- Udaltzaingoaren zerbitzuak:-
          Karabinak baimentzea9,95 €
          Itoetako giltzak:-
          Giltza erabiltzeko prezioa9,95 €
          Behin-behineko erabilerarako fidantza41,11 €
          Txostenak (bakoitza)9,64 €
          Istripuen parteak (bakoitzeko)25,25 €
          Animalien erregistroan izena eman izanaren egiaztagiria (bakoitza)17,09 €
          Trafikoko atestatuak (bakoitzeko)116,69 €
          Animalia arriskutsuak izan daitezkeenak edukitzeko lizentzia edo litzentziaren berrikuntza6,78 €
          Eskola-garraiorako baimena9,95 €
          Bizikleta-erregistroan inskribatzea bizikleta1,02 €

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 10 egun.
          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
          2. Zigor-aurrekariak eskatzeko eskatzaileak emandako baimen sinatua.
          3. Arau hauste larri edo oso larria egiteagatik abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluaren 3. atalean aurreikusitako zigorrik jaso ez izanaren ziurtagiria, Idazkaritza Orokorrak emana.
          4. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko Zerbitzu Espezifikoaren delegatuak sinatutako dekretua.
          5. Txartela eta jakinarazpenaren kopia eman.
          6. Arau hauste larri edo oso larria egiteagatik abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluaren 3. atalean aurreikusitako zigorrik jaso ez izanaren ardurapeko aitorpena.
          7. Tasa likidatu eta kobratu.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

            OHARRAK

            • Zakurraren jabea: A, B eta C agiriak
            • Paseatzailea: A eta C agiriak
            • Erregistratu gabeko zakurra (txipik gabea). Behin-behineko lizentzia ematen da. 15 eguneko epea erregistratu eta asegurua kontratatzeko (epe horretan aseguru polizaren kopia eta Regia Animaliak Identifikatzeko Animalien Erregistroan egindako izen-ematea aurkeztu). Ondoren behin betiko lizentzia ematen da.
            • Lizentzia bost urterako ematen da. Epe horren ondoren berritu egin behar da.