Informazio publikoa eskuratzea

ZER DA?

Errenteriako Udalaren informazio publikoa eskuratzeko prozedura.
(Amaitua edo argitaratua dagoen informazioa. Tramitean dagoena ez).

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera orria . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala
  • Artxibo telefono zenbakian 943 44 96 10
    Errenteriako Udala

      KOSTUA

      01 - Tarifak:
      1.- Fotokopia/inprimaketa paperean txuri-beltz (DIN-A4 formatua)0,10 €
      2.- Fotokopia/inprimaketa koloretan (DIN-A4 formatua)0,15 €
      3.- Fotokopia/inprimaketa txuri-beltz (DIN-A3 formatua)0,20 €
      4.- Fotokopia/inprimaketa koloretan (DIN-3 formatua)0,30 €
      5.- Euskarri digitaleko dokumentuak erreproduzitzea (euskarririk gabe)0,10 € orria/hoja
      6.- Emandako CD-DVD euskarria1,00 €
      7.- Kopia paperean (bestelako formatuak)2,75 €
      8.- Ortofoto kopia5,56 €
      9.- Kopia berregingarria9,59 €
      10.- Kopia argazki paperean (cm2. Bakoitza)0,04 €
      11.- Igortze errekargua5,81 €
      12.-Informatika zerrendak, bakoitzeko487,56 €

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete.
      • Legezko gehieneko epea: hilabete, beste hilabete batez luzagarria.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
      2. Eskaera Artxibora bidali.
      3. Artxiboko arduradunak eskaera aholkulari juridikoari pasako dio, bideragarritasuna aztertu eta txosten juridikoa eman dezan, hala badagokio.
      4. Alkatetza ebazpena, erantzuna aurkakoa bada.
      5. Interesdunari jakinarazpena edo informazioa eman, hala badagokio.
      6. Kopiei dagokien tasaren likidazioa, hala badagokio.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Agiritegia eta Argitalpenak

        OHARRAK

        1. Informazioa eskuratzeko eskubidea mugatu ahal izango da, informazio horrek babestutako datu pertsonalak baditu edota informazio hori eskuratzeak honako hauei kalteren bat eragiten badie:
          1. Segurtasun nazionala.
          2. Defentsa.
          3. Kanpo-harremanak.
          4. Segurtasun publikoa.
          5. Zigor-, administrazio- edo diziplina-arloko egintza ez-zilegien prebentzioa, ikerketa eta zigorra.
          6. Prozesu judizialetako aldeen berdintasuna eta benetako babes judiziala.
          7. Zaintza, ikuskaritza eta kontroleko funtzio administratiboak.
          8. Interes ekonomiko eta komertzialak.
          9. Ekonomia- eta moneta-politika.
          10. Sekretu profesionala eta jabetza intelektual eta industriala.
          11. Erabakiak hartzeko prozesuetarako beharrezko konfidentzialtasunaren edo sekretuaren bermea.
          12. Ingurumenaren babesa
        2. Eskaerak ez onartzeko arrazoiak
          • Egiteko edo argitaratzeko prozesuan dagoen informazioari buruzkoak izatea.
          • Laguntzeko edo osatzeko informazioari buruzkoak, hala nola ohar, zirriborro, barruko txosten eta abarretan gordetakoa.
          • Zabaltzeko garaian aldez aurretik berriro elaboratzea eskatzen duen informazioari buruzkoak.
          • Eskumena nork duen ezaguna ez denean, horren gaineko informaziorik ez duen organo bati bideratutakoak.
          • Nabarmen errepikakorrak direnak edo Legearen gardentasun helburuarekin justifikatu ezinezko abusuzko izatera dutenak
        3. Euskal Autonomia Erkidegoan sortuko den Gardentasunerako eta informazio publikorako sarbiderako kontseiluak jaso eta ebatziko ditu informazio publikorako sarbide-eskubidea ukatzearen ondorioz administrazioarekiko errekurtsoa jarri aurretik jartzen diren aldez aurreko erreklamazioak.
        4. Publizitate aktiboaren printzipioari jarraiki informazioa dagoeneko eskatzailearen eskura dagoenean, horren berri eman eta informazio hori nola eskura dezakeen jakinaraziko zaio.