Hondakin adierazpena

ZER DA?

Eraikin baten hondakin adierazpena deklaratzeko izapideak hastea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesdunak edo ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: imprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren ba. Honelakoa zehaztuz:
    1. Eraikina identifikatu ahal izateko datuak.
    2. Hondakin adierazpena oinarritzen den arrazoia.
    3. Edozein jabetze duten eraikinaren bizilagunak.
    4. Eraikinaren eskubide errealak dituzten titularrak.
  2. Teknikari eskudunaren txostena (arkitektoa) honakoak jasota:
    1. Eraikinaren egoera fisikoaren deskribapena
    2. Hondakin adierazpena deklaratzeko arrazoiaren justifikazioa, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, 201 artikuluan xedatzen duenaren arabera.
    3. Eskaera egiteko unean, eraikinak, bere ustez, beharrezko segurtasun eta bizigarritasun baldintzak betetzen dituen, bidezko akordioa hartu arte bizilagunak bertan gelditzeko.
  3. Titularitatearen egiaztapena, hondakin adierazpena eskatzen duena jabea baldin bada.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        2 - Eranskina
        Tarifa eta karga tasa
        1. Eraikuntza, instalazio eta obraren aurrekontua:-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:3,06 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:5,00 %
        2. Negutegiak egiteko obrak eta nekazaritza ekoizpenari adskribatutako elementuek:2,04 %
        3.- Hirigune historikoa eraberritzeko lanak:3,06 %
        4.- Ondasun higiezinak eraberritzeko lanak, konponketak, fatxadak margotzea eta teilatuak konpontzea, elementu komunak direnean, eta, baita nekazaritzari lotuta dauden etxeei dagozkienak ere:3,06 %
        5.- Ohiko etxebizitzarako erabiltzen diren etxeetan egindako lan guztietarako aurrekontua.-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:2,45 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:4,08 %
        6.- Merkataritza edo lanbide-jardueretarako, zerbitzuetarako eta ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduetarako lokalak eraberritzeko edo moldatzeko obrak, betiere lokalak bizitegi- eta zerbitzu-lurzoru hiritarrean badaude.-
        - 12.100,00€ko aurrekontu arte:0,77 %
        - 12.100,00€tik gorako aurrekontua:1,28 %
        7.- Fatxadak edota estalkiak erabat konpontzeko obrak, beti ere energia-eraginkortasuna hobetzeko sistemak jartzen badira.1,53 %
        Energia-eraginkortasunaren hobekuntzatzat hartuko da fatxada, mehelin eta estalkien birgaitze termikoa, hartarako, barrendik eta kanpotik, isolamendu termikoa jarri bada; baita bizitzeko egokiak ez diren espazioekin, kanpoaldearekin edo lurrarekin kontaktuan dauden forjatuak isolamendu termikoz birgaitzea ere.-
        1.6 - Hirigintzako espedienteak tramitatzea:
        Kontsultak egitea eta hirigintzako zedulak371,94 €
        Hondamendi aitormena, hala eskatuta930,19 €
        Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa3.718,10 €
        Plan partzialak3.718,10 €
        Plan bereziak.3.718,10 €
        Xehetasun ikerketak1.242,31 €
        Urbanizatzeko jarduketa programa1.859,51 €
        Birsailkatze proiektua1.859,51 €
        Birsailkatze-prozedura laburrak930,19 €
        Nahitaezko desjabetze espedienteak, onuraduna Konpentsazio Batzordea denean1.242,31 €
        Txostena egitea erabilera turistikoko etxebizitzek eta etxebizitza partikularretako logelek bete beharreko baldintzei buruz.50 €

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 4 hilabete.
          • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa, hala eskatutako espedienteetan. Iraungipena, Udalak hasitako espedienteetan.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
          2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
          3. Udal arkitektoaren txostena.
          4. Udaltzaingoaren txostena eraikina hutsik dagoela egiaztatuz.
          5. Alkatearen ebazpena espedientea hastea onartuz.
          6. Interesatuei jakinaraztea eta alegazioak aurkeztu ahal izateko 20 eguneko epea ireki.
          7. Alegazioak izango balira, arkitektoaren txostena eta, alegazioak onartuz gero, hondakin adierazpena aitortzen den txostenaren aldaketa.
          8. Udal arkitekto eta aholkulari juridikoaren txostenak.
          9. Alkatearen ebazpena hondakin adierazpena erabakiz.
          10. Lizentziak tramitatzeagatik tasak likidatu.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

            OHARRAK