Hilerria: Panteoiaren titularitate aldaketa

ZER DA?

Zentolen Udal kanposantuko panteoian lurperatzeko eskubidearen titularitate aldaketa.

NORK ESKA DEZAKE?

Lurperatzeko eskubidearen titularrak, bere onuradunak edo ordezkariak.
Aipatutako eskubide horren oinordekoa izatea egiaztatzen duen edozein pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANA edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Oinordekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Onuraduna dela egiaztatzen duena. Senitarteko transmisioarena. Senitarteko ez diren beste pertsona batzuei egindako lagapenarena.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        6 - Zerbitzu osagarriak
        Tanatorioa, egun edota 24 orduko frakzioa.283,98 €
        Gorpuaren errausketa370,97 €
        Jai egun, igande edo larunbatean 12:00etatik aurrera gorpuaren errausketa (gehigarria).113,63 €
        Gerakinen errausketa258,58 €
        Autopsia gela erabiltzea91,28 €
        Zinkezko kutxa irekitzea324,31 €
        Errautsen kutxatila (-tik gora)86,23 €
        Errautsen kutxatila-azala (-tik gora)18,75 €
        99 urterako nitxoa estaltzeko hilarria (ubatura granito berdea)263,68 €
        8/10 urterako nitxoa estaltzeko hilarria (mastekatu marmol erromatarra)218,05 €
        Kolunbario hilarria (beltz-sudafrikar marmola)106,47 €
        Hilerrian izena jartzea (marmol enpresak hilerriari egin beharreko aportazioa)41,11 €
        Panteoia edo goialdea estaltzea (ordainketa bakar batean, honez gain marmol enpresak hilerriari egin beharreko aportazioa)65,93 €
        Ezkontide, guraso eta seme-alaben arteko oinordekotza bidez egindako lurperatze berriztatzea83,41 €
        Bestelako eskualdaketak500,67 €
        Panteoien bizi direnen eskubideen eskualdatzea:-
        Hobi bakarra3.318,56 €
        Hobi bikoitza4.424,78 €
        Panteoien mortis kausa hileta eskubideen eskualdatzea:-
        Gurasoak-
        Bakarra184,31 €
        Bikoitza368,68 €
        Aitona-amona/biloba-
        Bakarra368,68 €
        Bikoitza737,37 €
        Aitona-amona/Birbilobak eta gainerako ahaideak-
        Bakarra1.106,05 €
        Bikoitza2.212,42 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
        3. Kanposantuko Udal Ordenantzan aurreikusitako baldintzak betetzen direla ziurtatu.
        4. Panteoia okupatzeko hileta-eskubidearen titularitate aldaketaren ebazpena.
        5. Tasen likidazioa eta ordainketa.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

          OHARRAK

          Bizi direnen arteko lagapena senide artean egin daiteke eta arrotzen arteko lagapenak Udalaren aldeko eskubidea dakar lehentasunez erosi edo atzera egiteko.