Abenduaren 23ko 10/2015 Ikuskizun Publiko eta Aisialdiko Jarduerei buruzko Legea. Tabernen ordutegia ez betetzea

ZER DA?

Abenduaren 23ko 10/2015 Ikuskizun Publiko eta Aisialdiko Jarduerei buruzko Legearen aurkako arau hausteak egiteagatik irekitako espedienteetan alegazioak aurkeztea.

NORK ESKA DEZAKE?

Espedientea ireki zaien pertsona fisiko edo juridikoek, edo haien ordezkariek. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Alegazio idatzia, espediente zenbakia adierazita.

Hala dagokionean, alegatutako gertaeren egiazkotasuna egiaztatzeko dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun.
        • Legezko gehieneko epea: urtebete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: iraungitzea eta espedientea artxibatzea

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

        Udaltzaingoa bidali, prozeduraren tramiteak bidera ditzan:

        Instruktorearen ebazpen proposamena

        Zigor espedientearen ebazpena

        Interesatutakoari ebazpena jakinaraztea

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          Zigorraren behin-behineko zenbatekoa ordaindu bada, ezin izango da alegaziorik egin. Alegaziorik eginez gero, aurkeztutzat hartuko dira, baina salaketaren aurka errekurtso jarri ahalko da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian bi hilabeteko epean.