Tasen eta zergen aurkako errekurtsoak

ZER DA?

Zerga edo tasen likidazioaren aurka, zerga hobariak ematearen edo ez ematearen aurka eta zerga erroldak onartzeko egintzen aurka Ogasun Saileko ordezkariaren aurrean jarritako berraztertzeko errekurtsoa

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Errekurtsoa jartzeko oinarri diren arrazoiak jasotzen dituen agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Alegatutako egintzak egiaztatu eta txostena eman.
        3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

          OHARRAK

          Errekurtsoa aurkezteko epealdia
          Hilabete 1 jakinarazpena jaso edo iragarkia GAOn argitaratzen den ondorengo egunetik aurrera.
          Aldiroko epemuga eta jakinarazpen kolektiboko zorrak izanik, errekurtsoa ordaintzeko borondatezko epean jarri ahal izango da, edo hilabeteko epean borondatezko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.
          Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko ez da eskatuko aldez aurretik zergaren kopurua ordaintzeko; nolanahi ere, errekurtsoa edo erreklamazioa jartzeak ez du geldiaraziko, zigorren exekuzioan izan ezik, kobratzeko administrazio egintza, baldin eta errekurtsoa edo erreklamazioa jartzeko epearen barruan interesdunak ez badu inpugnatutako egintza eteteko eskaerarik egiten. Hori horrela, eteteko eskaera egiteko nahitaezkoa izango da zerga-zorra guztiz ordainduko delako bermea aurkeztea. Kasu horretan eskatutako etetea onartuko da.