Hautesle Erroldari erreklamazioa

ZER DA?

Hautesle Erroldari egindako erreklamazioa da, eta hauteslearen bazterketa edo sartzea okerra dela edo pertsonaren datuak okerrak direla agerian uzten du.

NORK ESKA DEZAKE?

Hautesle izateko baldintza guztiak betetzen dituzten udalerriko biztanle guztiek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera eredua Hauteskunde Errolda kudeatzen duen programa informatikotik ateratzen da hauteskunde prozesu bakoitzean.
2.- Jatorrizko NANa, pasaportea, gidabaimena edo bizileku-baimena, dagokionaren arabera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aurretiko hitzordua beharrezkoa da. 010 eta 943 449 600 telefonoetan zein udaletxean bertan.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Astebete.
          • Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1.- Hauteskunde Erroldaren Bulegora bidali.
          2.- Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak onartu.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

            OHARRAK

            - Hauteskunde-prozesua irekita badago, Hautesle Erroldaren Bulegoak gehienez ere 7 eguneko epean ebatziko du, hautesleari eta Udalari jakinaraziz eta Erroldan sartuz.
            - Hauteskundeak deitu direnean, erreklamazioak hauteskunde-deialdi horretan ondorioak izan ditzan, erreklamazioa hauteskunde-errolda jendaurrean jartzeko epearen barruan aurkeztu behar da.
            - Izapide hau INEren bulegoetan ere egin daiteke.
            - Erreklamazioa INEk ebazten du beti.