Behin betiko egoitza baimenik ez duten Europako Erkidegoz kanpoko atzerritarren errolda-inskripzioa berritzea

ZER DA?

Behin betiko egoitza baimenik ez duten Europako Erkidegokoz kanpoko atzerritarren errolda-inskripzioa bi urtetik behin berritzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Behin betiko egoitza baimenik ez duten Europako Erkidegoz kanpoko atzerritarrek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Errolda berritzeko eskaera inprimakia interesdunak edo haren ordezkariak sinatua.
2.- Egoitza-txartela edo indarrean dagoen pasaportea (hau iraungita baldin badago, berritu izanaren egiaztagiria).
Jatorrizko herrialdeko nortasun-zedula eskatzaileak beste dokumenturik ez duen kasuetan bakarrik onartuko da.
* Eskatzailea adin txikikoa denean, berritzeko eskaera aitak edo amak edo adin txikikoaren legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta nortasun agiriaren fotokopia erantsi beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso, egiaztatu eta eskaneatu eta eskaera erregistratu.
        2.- Agiriak Idazkaritzara bidali.
        3.- Udalak, Estatistika Institutu Nazionaleko Lurralde Ordezkaritzak eskatuta, interesa duen pertsonari preskripzio epea baino lehen jakinarazi beharko dio erroldako inskripzioa berritu behar duela, eta hala egiten ez
        badu, Udal Erroldan baja emango zaiola.
        4.- Interesa duen pertsonak, edo haren ordezkariak adierazitako epean Errenterian bizitzen jarraitzen duela egiaztatu eta erroldako inskripzioa berritzeko eskatu beharko du.
        5.- Interesa duen pertsona adierazitako epean bertaratzen ez bada, erroldako inskripzioaren iraungitzea adostuko da eta Biztanleen Erroldan baja emango zaio ebazpen arrazoituaren bidez.
        6.- Ebazpen horren berri emango zaio interesdunari eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

          OHARRAK

          Eskaera egiteko epea
          Eskaera egin behar da erroldako azken inskripzioa egin eta 2 urteko epea bukatu aurretik.
          Intereseko beste zenbait ohar
          Bajaren ondorio data jakinarazpenarena izango da.