Erroldan baja ematea interesdunak eskatuta

ZER DA?

Biztanleen Udal Erroldan bajan ematea, interesdunak hala eskatuta.
Arrazoia heriotza izanez gero, ikusi Erroldan baja ematea heriotza dela eta.

NORK ESKA DEZAKE?

Adinez nagusia den edozein pertsona; jabea, egoliarra, alokairu kontratuaren titularra edo arrazoitutako interesa adierazten duena zein bere ordezkaria.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

Bertan adieraziko da aipatzen den edo diren pertsona edo pertsonak bakarrik bizi direla etxebizitza horretan eta beste erroldaturik badago interesdunak ez duela pertsona horien berri eta Erroldan baja emateko eskatzen duela.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aurretiko hitzordua beharrezkoa da. 010 eta 943 449 600 telefonoetan zein udaletxean bertan.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Agiriak Idazkaritzara bidali.
        3.- Datuak Udal Erroldan egiaztatu ondoren, eskaeraren edukiaren berri emango zaie interesdunei, eta 10 eguneko epea emango zaie benetako helbidea jakinaraz dezaten.
        4.- Jakinarazpena egiten saiatu eta ez bada egiterik izan, iragarkia argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta 10 eguneko epea emango da, baja eman aurretik alegazioak aurkeztu ditzaten.
        5.- Erroldatze Kontseiluaren txostena eskatu.
        6.- Kontseiluaren txostena aldekoa bada erroldan baja emango zaie eragindakoei.

        * Espedientea izapidetzen ari den bitartean interesdunak Udaletxean agertuko balira beren benetako helbidea egiaztatuz, horien egoera erregularizatu eta espedientea artxibatu egingo da.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

          OHARRAK

          Erroldako ofiziozko bajak Udalaren ekimenez edo salaketaren ondorioz bidera daitezke.
          Bajaren data prozedurari amaiera ematen dion egintzaren data bera izango da.