Izenperen B@kQ ziurtagiria eskatzea

ZER DA?

B@kQ pertsona fisikoen identifikazio elektronikorako ziurtagiria da, autentikazioa eta firma ahalbidetzen ditu. B@kQ tarteko segurtasun maila (funtsezkoa) duen ziurtagiria da. Honako hauek osatzen dute:

  • Erabiltzailearen NANarekin/AIZarekin bat datorren identifikadore batek.
  • Pasahitz batek.
  • 16 posizio dituen koordenatu-joko batek.

Ziurtagiri kualifikatu batek ere osatzen du B@kQ. Berori gordailu zentralizatu batean igotzen da eta sinatzeko ekintzetarako balio du.

Ziurtagiri kualifikatua denez, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar du. Igorri ondoren aktibatu egin behar da erabilgarri izan dadin.

B@kQ-rekin, euskal administrazioetako hainbat zerbitzutan online kontsultak eta izapideak egin ahal izango dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Honakoa betetzen duten pertsona fisikoek:
- 16 urtetik gorakoa izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Indarrean dagoen eta jatorrizkoa den dokumentazioa izan behar du.

Hiritar nazionalak: NAN, pasaportea edo gida-baimena.

Europar Batasuneko hiritarrak: AIZ edo Europar Batasuneko Hiritarraren Erregistroaren ziurtagiria.

(ikus 1. ERANSKINA.- Europar Batasuneko herrialdeak).

(Ikus. 2. ERANSKINA. Europar Batasuneko Hiritarraren Erregistroaren ziurtagiria).

Europar Batasunaz kanpoko hiritarrak: Egoitza-txartela

(Ikus 3. ERANSKINA.- Egoitza Txartela- AIZ)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Uztaila erdialdetik iraila erdialdera: goizez.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

      Telefonoz:
    • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
      Errenteriako Udala

            KOSTUA

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: unean bertan.

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

            1. Arretagune batean eskabidea osatu ondoren, posta elektroniko bat jasoko da. Bertan, koordenatuak eta igortze- eta aktibazio-prozesurako esteka bat aurkituko dira.
            2. Igortze- eta aktibazio-prozesua ondorengoa da:
              1. SMS bat bidaltzen da pasahitzarekin. Gogoratzen erraza den beste batengatik ordezkatu beharko da.
              2. Datu pertsonalak egiaztatzen dira eta B@kQ erabiltzeko terminoak eta baldintzak onartzen dira.
              3. Lehen aldiz autentifikazio bat egiten da sinadura-ziurtagiria hodeian igorri ahal izateko.
              4. B@kQ aktibatua geratzen da.

              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

              Lehendakaritza - Modernizazio, Informazio Gizartea eta Herritarren Partehartzea

              OHARRAK

              B@kQ bidez Udaleko Zerbitzu Telematikoetan egin daiteke:
              Biztanleen Udal errolda
              - Errolda ziurtagiriak eskatu.
              - Biztanleen Udal Erroldako datuak kontsultatu.
              - Erroldan izandako mugimenduen historikoa ikusi.
              Tasak / Zergak
              - Egungo edo lehengo tasa eta zergak kontsultatu.
              Erreziboak
              - Eskatzailearen izenean dauden tasa edo zergen errezibo guztiak kontsultatu.
              - Ordainduta dauden erreziboen berri jaso.
              - Ordaintzeke dauden erreziboak ordaindu.
              Isunak
              - Isun guztiak eta bakoitzaren xehetasunak ikusi.
              - Isuna ordaindu izanaren ziurtagiri bat eskuratu.
              - Isunak ordaindu
              Sarrera erregistroak
              - Hiritarrak Udalari egin nahi dion edozein eskaera erregistratu.