Izaera pertsonaleko datuen lagapena

ZER DA?

Udal administrazioan jasota dauden izaera pertsonaleko datuak hirugarren bati lagatzea.
* Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak espresuki aipatzen du lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen bidezko funtzioekin zuzenean erlazionatutako xedeak betetzeko, eta, interesdunaren baimenarekin baino ezin izango zaizkiola hirugarren bati datuak ezagutzera eman.

NORK ESKA DEZAKE?

Erakunde interesdunak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera inprimaki normalizatuan, izaera pertsonaleko datuen lagapen-hartzaileak onartu beharreko baldintzak jasotzen dituela adierazteko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Idazkaritzara bideratu.
        3.- Idazkaritzako txostena
        4.- Hala dagokionean, ebazpena baimena emanez edo ukatuz.
        5.- Kontratu bat sinatuko da datuak hartuko dituen erakundearekin, honakoak jasota: lagapen-hartzaileak datuen arduradunak emandako instrukzioen arabera tratatu beharko ditu datuak, ez ditu erabiliko kontratuan jasotzen ez den bestelako helburu baterako, eta ez dizkie beste pertsona batzuei komunikatuko, ezta bere kontserbaziorako ere.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

          OHARRAK

          Legeak xedatzen duenaren arabera, datu pertsonalen berri duena behartuta dago, jakiteagatik soilik, Legean zehaztutako xedapenak betetzera.
          Erakunde lagapen-hartzaileak datuak lagatako helburuarekin bakar-bakarrik tratatuko ditu.
          Datuak lagatako helburuarekin tratatu ezean, erantzule bakarra erakunde lagapen-hartzailea izango da, eta berak erantzun beharko die bai hirugarren pertsonei eta entitateei bai Udalari kalte edo galerarik sortuz gero.
          Lotutako agiriak
          Datu pertsonalen babesaren arloko jardunbide egokien eskuliburua EAEko Toki Erakundeetarako.