Beste pertsona baten izenean izapideak egiteko baimena

ZER DA?

Udaletxean interesdunaren izenean izapideak egiteko beste pertsona bati eman beharreko baimena.
Ordezkaritza borondatezkoa edo legezkoa izan daiteke.
Borondatezko ordezkaritza: interesdunak, jarduteko gaitasuna duenak, ordezkari baten bitartez jardutea erabakitzen duenean. Ordezkaritza egiaztatzea ondorengo izapideak egiteko soilik eskatuko da: beste pertsona baten izenean eskaerak egin, ardurapeko adierazpenak edo komunikazioak aurkeztu, administrazioarekiko errekurtsoak aurkeztu, egintzak bertan behera utzi eta eskubideei uko egin.
Legezko ordezkaritza: legezko ezgaitasun kasuetan edo adin txikikoen ordezkari gisa jarduten denean. Ordezkaritza dokumentuen bidez egiaztatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Jarduteko gaitasuna duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Inprimakia eredu normalizatuan, baimena emanez.
  2. Baimendutakoaren NAN originala edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
  3. Interesdunaren (baimentzen duenaren) NANaren fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
  4. Pertsona juridikoak ordezkatuz gero: ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiriaren fotokopia (estatutuak, eratzeko eskriturak eta abar).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aurretiko hitzordua beharrezkoa da. 010 eta 943 449 600 telefonoetan zein udaletxean bertan.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Dagokion erregistroan (informazio datu basean) jaso sail/azpisail arduradunak edo, bere kasuan, sail/azpisail guztiek (ordezkaritza orokorra denean) aipatutako ordezkaritza baimena ezagutu dezaten.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

          OHARRAK

          Eskabidean interesdunak ordezkapena izapide/espediente bakar baterako edo hainbat izapidetarako/espedientetarako den ala orokorra den zehaztuko du.