Herritarrei informazioa eta orientazioa ematea

ZER DA?

Herritarrei Udalarekin eta, oro har, udalerriarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa eta orientabidea ematea.

Herritarrei udaletik kanpoko izapideak egiteko orientabidea ematea.

Biztanleei behar duten informazioa helarazteko, egoera bakoitzean egokiak diren hedabideak erabiliko dira.

Zehazki, ZU! zerbitzuak informazio-trukerako ezartzen dituen oinarrizko bideak hauek dira:

  • Arreta pertsonalizatua ZU! zerbitzuan bertan
  • Telefono bidezko arreta
  • Arreta telematikoa
  • Udalaren web-orria eta sare sozialak
  • Udaletxeko iragarki-ohola
  • Herriko informazio-panelak
  • Argitalpenak, buletinak, bandoak
  • SMSak, posta elektronikoa eta bestelakoak

Funtsean, hauek izango dira informazio-funtzioak:

a) Pertsona ororentzako informazioa. Hauek bereizten dira:

  • Informazio orokorra eta
  • Amaitutako espedienteei buruzko informazio publikoa eskuratzeko eskubidea

b) Interesdunei zuzendutako informazio berezia.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: imprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Aurretiko hitzordua beharrezkoa da. 010 eta 943 449 600 telefonoetan zein udaletxean bertan.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00 - 010

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.
        • Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Informazioa ematea eskura dauden tresnen bidez (izapideen eskuliburua, eskaera-ereduak, erregistroak…)
        2. Informazio zehatza behar izanez gero, dagokion arloko teknikariekin harremanetan jartzeko modua adieraziko da.

        * Prozeduraren izapideak: kasu bakoitzean sortzen direnak.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

          OHARRAK

          Zu! Zerbitzuko funtzionarioek, beharrezkoa bada, inprimakiak betetzen edo izapidetze telematikoa egiten lagunduko dute.

          Telefonoz edo posta elektronikoz egin daitezkeen izapideak Udal Izapideen Eskuliburuan definitu dira.

          Horrelako gaiak izapidetzean, interesdunen nortasuna ziurtatuko da, nortasun-agiria (NAN, pasaportea, etab.) eta udalari aldez aurretik jakinarazitako daturen bat egiaztatuz.

          ZU! zerbitzuak, eskaera telefonoz edo posta elektronikoz jasotzen duenean, egoki diren gestioak egingo ditu eta, eskatzailea identifikatu ondoren, etxera bidaliko dio eskatutako izapidea egiaztatzen duen dokumentua.