Obra Txikirako lizentzia

ZER DA?

Eraikin batean, etxebizitza edo lokal batean obra txikiak egiteko lizentzia, betiere bere egiturari eragiten ez diona ezta konfigurazio arkitektonikoari ere.
Bereziki:
barruko obrak, teilatuko eta fatxadako obrak, kanpoko itxiturak, komunitateko gas naturalaren instalazioa edo kartelak jartzea, etab.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisikok edo juridikok edota haien ordezkariek egin dezakete.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu guztietan:
1 .- Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2 .- Obraren aurrekontua.
Holako kasuetan:
2.1 .- Barruko obrak: hauek barruko distribuzioaren aldaketak badakarte, egungo egoera azaltzen duen planoa eta beste bat eskatutako berrikuntzarena.
2.2 .- Errotuluak jartzea:
Kartelaren ezaugarriak eta neurriak adierazten dituen dokumentua.
2.3 .- Komunitateko gas naturalaren instalazioa: instalazioa egin behar duen proposamen teknikoa, hornidura egingo duen enpresaren oniritziarekin.
2.4 .- Fatxada konpontzea:
Fatxada konpontzeko isolamendu termikoa jartzen bada, teknikari eskudunak egindako proiektu teknikoa, ikuskatua. Bertan hondakinen kudeaketaren azterketa jasoko da, eta aipatutako eraikuntzako hondakin horiek ondo kudeatu direla bermatzeko fidantza ezarriko da.
2.5 .- Garabi dorrea:
Eskudunak egindako proiektu tekniko ikuskatua aurkeztuko da, eta baita erantzukizun zibileko poliza ere.
2.6 .- Igogailuaren ezaugarrien aldaketa:
Obra horiek sotoaren aldaketa badakarte eraikinaren irisgarritasuna errazteko eta horretarako igogailua “0” kotara jaisten bada, teknikari eskudunak egindako proiektu teknikoa, ikuskatua, aurkeztu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.

        KOSTUA

        2 - Eranskina
        Tarifa eta karga tasa
        1. Eraikuntza, instalazio eta obraren aurrekontua:-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:3,06 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:5,00 %
        2. Negutegiak egiteko obrak eta nekazaritza ekoizpenari adskribatutako elementuek:2,04 %
        3.- Hirigune historikoa eraberritzeko lanak:3,06 %
        4.- Ondasun higiezinak eraberritzeko lanak, konponketak, fatxadak margotzea eta teilatuak konpontzea, elementu komunak direnean, eta, baita nekazaritzari lotuta dauden etxeei dagozkienak ere:3,06 %
        5.- Ohiko etxebizitzarako erabiltzen diren etxeetan egindako lan guztietarako aurrekontua.-
        - 12.100,00 €ko aurrekontu arte:2,45 %
        - 12.100,00 €tik goragoko aurrekontua:4,08 %
        6.- Merkataritza edo lanbide-jardueretarako, zerbitzuetarako eta ostalaritza-eta jatetxe-establezimenduetarako lokalak eraberritzeko edo moldatzeko obrak, betiere lokalak bizitegi- eta zerbitzu-lurzoru hiritarrean badaude.-
        - 12.100,00€ko aurrekontu arte:0,77 %
        - 12.100,00€tik gorako aurrekontua:1,28 %
        7.- Fatxadak edota estalkiak erabat konpontzeko obrak, beti ere energia-eraginkortasuna hobetzeko sistemak jartzen badira.1,53 %
        Energia-eraginkortasunaren hobekuntzatzat hartuko da fatxada, mehelin eta estalkien birgaitze termikoa, hartarako, barrendik eta kanpotik, isolamendu termikoa jarri bada; baita bizitzeko egokiak ez diren espazioekin, kanpoaldearekin edo lurrarekin kontaktuan dauden forjatuak isolamendu termikoz birgaitzea ere.-

        1.1 - Eskatutako obra-baimen edo aldez aurreko komunikazio bakoitzeko, aurrekontuaren arabera:
        6.000,00€ arteEzer ez/Exentas
        6.000,01€ eta 12.000,00€ bitartekoak87,77 €
        12.000,01€ eta 30.000,00€ bitartekoa433,45 €
        30.000,00€tik gorakoak865,62 €

        Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren behin-behineko likidazioa (EIOZ)

        Kaletik eraikinerako oztopo arkitektonikoak ezabatzea: salbuetsita.

        Tasak

        • Hirigune Historikoan eraberritzeak: salbuetsita.
        • Ingurumeneko hobekuntzak: salbuetsita.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete.
          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu eta eskaera eta gainontzeko dokumentazioa eskaneatu eta erregistratu.
          2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
          3. Udal arkitekto teknikoaren txostena.
          4. Obra-baimena eman edo ukatu egiten duen Hirigintzako Delegatuaren ebazpena.
          5. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren likidazioa (EIOZ) eta, horrela balitz udal tasena.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

            OHARRAK