Errolda-inskripzio (elkarbizitza) ziurtagiriak. Historikoa.

ZER DA?

Honako ziurtagiriak eskura daitezke:
1.- Bizileku edo errolda-ziurtagiria: norberarena. (Zuzenean eskuratu esteka klikatuz)
2.- Inskripzio edo elkarbizitza-ziurtagiria: etxebizitza batean erroldaturik dauden pertsona guztiena. (Ezin da telematikoki eskuratu. IKUSI OHARRAK)
3.- Historikoa: pertsona batek Udal erroldan erregistraturik dituen etxe edo datu aldaketak. (Zuzenean eskuratu esteka klikatuz)

NORK ESKA DEZAKE?

Helbide horretan bizi den eta adinez nagusia den edozein pertsonak edo ordezkari batek haien baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

(1 eta 3 ziurtagiriak. Paperean etxean jaso nahi badituzu)

1.- Eskaera inprimaki normalizatuan.
2.- Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu: NANa
3.- Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 943 449600
  • Herritarren kutxazaina (Udaletxeko beheko solairuan)
    Herriko plaza z/g 7:00 - 21:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    943 44 96 00.

      Telefonoz, segurtasun arrazoiengatik, eskatzaileak NAN zenbakia, helbidea eta izen-deiturak adierazi beharko ditu. Nolanahi ere, ziurtagiria Udal Erroldan dugun helbidera bidaliko da.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: unean bertan.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu eta eskaneatu.

      2. Bere kasuan biztanleen erroldaren aplikazio bidez ziurtagiria bideratu.

      3. Agiriak idazkaritzara bidali artxibatzeko.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

        OHARRAK

        Etxebizitza berean izena emanda dauden pertsona guztiak biltzen dituzten ziurtagiriak egiteko (inskripzio edo elkarbizitza-ziurtagiria) Datu Pertsonalak Babesteko apirilaren 27ko 2016/679 Europako Erregelamenduak eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak datu pertsonalak emateko garaian interesdunen baimena izaterari buruz aurreikusitakoa betetzen dela bermatzera bideratutako neurriak hartu behar dira. Interesdunen baimenik izan ezean, ziurtagirian izena emanda dagoen pertsona kopurua baino ezin izango da jaso.

        * Prozeduraren epea
        Unean bertan, aurrez aurre eskatzen bada.
        Eskaera telefonoz edo Intenet bidez eginez gero, bi egun gutxi gorabehera.