Ordainagiriak banketxean helbideratzea

ZER DA?

Zergak eta aldizkako tasak banku-kontu baten bitartez ordaindu edota kontu korrente hori aldatu edota baja emateko eskaera: Ibilgailuen gaineko Zerga, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Ur eta Zaborraren gaineko Tasak, eta abar.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularrak edo haren ordezkariak, behar den baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Datuak dagokion aplikazio informatikoan egiaztatu eta aldatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

          OHARRAK

          - Helbideratzea aldatu eta ezabatu bertan behera utz daiteke. Aurkakorik esaten ez den bitartean, eskaerak ez du amaiera epe jakinik izango; horrela, bada, ez da berritu beharko.
          - Helbideratzea/aldaketa/bajak eskaera dataren ondoren egiten diren ordainagirietan izango du eragina. Hala eta guztiz ere, ondorioak izan ditzan borondatzezko epea hasi baino 4 lanegun egin beharko da .
          - Helbideratze desberdinak egin daitezke zerga desberdinetarako.
          - Helbideratutako ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira.