Edozein ohar, kexa, iradokizun edo eskertza jakinaraztea.
Edonork edo bere ordezkariak.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Baimendutakoaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
1.- Jasotzen den ohar, kexa, eta abar GERKUD (gertakarien kudeaketa) programan sartu eta lana egin beharreko sail/sailera bideratu.
2.- Herritarrari aurkeztutako kexari buruz lehen erantzun bat eman.
3.- Eskaera bideratu eta lana egiten denean itxi egiten da GERKUD-en, herriatarrari egindako lanaren berri emanez.
4.- Aurreikusten bada eginiko eskaria ez dela bideragarria edo ezin daitekeela egin, horren berri ematen zaio herritarrari eta ondoren GERKUD programan baztertu egiten da.
Orokorra - Ohar, kexa, iradokizun eta eskertzaren arabera dagokiona.
Urgentziazko lana bada zuzenean langileei deitzen zaie nahiz eta GERKUD programan sartu.
- Badaude GERKUDen sartzen ez diren oharren salbuespenak. Lan hauek zuzenean dagokion saileko arduradunari edo zerbitzua ematen duen enpresari bideratzen zaizkio. Horien artean daude: arratoien gaineko abisuak, ur-kontadoreen irakurketak, ur-kontsumoari buruzko kexak.
- Erreklamazioak eta helegite administratiboak izapide honetatik kanpo daude.
- HOR KONPON - Kalean aurkitzen dituzun arazo edo matxuren berri udalari emateko doako APPa.