Plan Berezia

ZER DA?

Plan bereziek udalerri osorako edo zati baterako, kasuz kasu, ordenazioa ezartzen dute, eta lurzoru bat edo gehiago hartzen dituzte bere baitan, edo antolamendu orokorraren eremu zehatz edo definitutako bat, edo planak berak bere helburuarekiko adostasunean mugatzen duena.

NORK ESKA DEZAKE?

Hasiera batez bere aurkezpena Udalari dagokio, baina edozein pertsona fisikok edo juridikok edota haien ordezkariek egin dezakete.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Plan Partzialaren bost ale paperean eta bat formatu digitalean. Bere edukia honakoa izango da:
  • Memoria informatiboa eta zuritzailea (2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoan, 68.a artikuluan xedatutakoa jaso beharko du).
  • Informazio planoak.
  • Ordenazio xehatuaren planoak.
  • Antolaketarako norabideen eta exekuzio kudeaketaren azterlana.
  • Plan orokorra garatzen duten hirigintza arauak.
  • Ekonomia eta finantza alorreko bideragarritasun azterlana.

* Plan Partzialak ingurumenaren gain eragin adierazgarria izango balu, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUAK xedatzen duenaren arabera, edo aipatu Dekretuan jasotako kasuren batean balego, Dekretuak eskatzen duena aurkeztu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                                            KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                            1.6 - Hirigintzako espedienteak tramitatzea:
                                                                                                                                                                                                                                                            Kontsultak egitea eta hirigintzako zedulak371,94 €
                                                                                                                                                                                                                                                            Hondamendi aitormena, hala eskatuta930,19 €
                                                                                                                                                                                                                                                            Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa3.718,10 €
                                                                                                                                                                                                                                                            Plan partzialak3.718,10 €
                                                                                                                                                                                                                                                            Plan bereziak.3.718,10 €
                                                                                                                                                                                                                                                            Xehetasun ikerketak1.242,31 €
                                                                                                                                                                                                                                                            Urbanizatzeko jarduketa programa1.859,51 €
                                                                                                                                                                                                                                                            Birsailkatze proiektua1.859,51 €
                                                                                                                                                                                                                                                            Birsailkatze-prozedura laburrak930,19 €
                                                                                                                                                                                                                                                            Nahitaezko desjabetze espedienteak, onuraduna Konpentsazio Batzordea denean1.242,31 €

                                                                                                                                                                                                                                                            PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                            • Aurreikusitako epea: 6 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Legezko gehieneko epea: behin betiko onespena izango da, hasierako onespenetik 6 hilabetera gehienez.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                            1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu eta Hirigintzara bidali.
                                                                                                                                                                                                                                                            2. Hirigintzako arkitektoaren eta aholkulari juridikoaren txostenak.
                                                                                                                                                                                                                                                            3. Errenteriako Hirigintza Plangintzako Aholku Kontseiluan berri eman, horrela balegokio.
                                                                                                                                                                                                                                                            4. Hirigintzako Batzorde Informatiboari berri eman.
                                                                                                                                                                                                                                                            5. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako hasierako onespenaren erabakia eta, hala badagokio, baldintzak.
                                                                                                                                                                                                                                                            6. Txosten sektorialen eskaera.
                                                                                                                                                                                                                                                            7. GAOn eta baita gehiengo hedapena du(t)en egunkari(et)an eta www.errenteria.eus web orrian ere, 20 egunez iragarkia argitaratu alegazioak aurkeztu ahal izateko.
                                                                                                                                                                                                                                                            8. Alegazioak izanez gero, plana egin duen taldearen txostena.
                                                                                                                                                                                                                                                            9. Alegazioei buruz eta behin betiko onarpenari buruz udal zerbitzu teknikoek egindako txostenak.
                                                                                                                                                                                                                                                            10. Hirigintza Batzorde Informatiboaren txostena, eta gero Udalbatzak hartutako Planaren behin betiko onespenaren erabakia. Eskatzaileari eta gainontzeko interesatuei erabaki horren berri eman.
                                                                                                                                                                                                                                                            11. Aldundiari plana bidaltzea Erregistroak jasota gera dadin.
                                                                                                                                                                                                                                                            12. GAOn eta baita gehiengo hedapena du(t)en egunkari(et)an eta www.errenteria.eus web orrian ere iragarkia argitaratu.


                                                                                                                                                                                                                                                            * Plan Partzialak ingurumenaren gain eragin adierazgarria izango balu, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 DEKRETUAK xedatzen duenaren arabera, edo aipatu Dekretuan jasotako kasuren batean balego, Dekretuak eskatzen duena aurkeztu beharko da.

                                                                                                                                                                                                                                                              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                              Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

                                                                                                                                                                                                                                                              OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                                              Jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ikusi ondoren, aldaketak funtsezkoak izango balira, plan partzialaren testu bategin berria idatziko da. Testu hori hasiera batez onartu eta berriro jendaurreko epea irekiko da.
                                                                                                                                                                                                                                                              Eskaera telematikoki egiten bada, paperezko agiriak zein formatu digitalekoak Herritarren Arreta Zerbitzuan pertsonalki aurkeztu beharko dira.