Lursail edo eraikinak zatitzeko/banatzeko lizentzia

ZER DA?

Terreno, eraikin edo lokal baten zatiketa edo banaketa egiteko lizentzia.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesdunak edo ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Memoria, proposatzen den segregazioa hirigintzako zehaztapenekin bat datorrela justifikatuz eta dagoen jatorrizko finka eta geldituko diren finkak deskribatuz.
  3. Jabetza titulua edo, ez balego, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eragindako finken jabetza egoera azalduz, eta baita karga eta funtsezko bere inskripzio datuen deskribapena azalduz ere.
  4. Egungo egoera planoa partzelaren mugak grafiatuz eta, hala dagokionean, bere gain eragina duen hirigintza zehaztasunak. Inguruko partzela jabeak zein diren ere zehaztuko da.
  5. Zatiketa planoa, egungo egoera planoak dituen eskala eta baldintza beraiekin.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                                            KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                            1.4 - Lurra zatitze, sailkatze eta birsailkatzea:
                                                                                                                                                                                                                                                            gehienez:0,68 €/m2
                                                                                                                                                                                                                                                            15.000 m2 arteko finka nagusia.371,74 €
                                                                                                                                                                                                                                                            15.000 m2-tik gorako finka nagusia.619,09 €

                                                                                                                                                                                                                                                              PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                              • Aurreikusitako epea: Hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                                              • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                                              • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                                              ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                              ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                              1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                                                              2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
                                                                                                                                                                                                                                                              3. Udal arkitektoaren txosten teknikoa.
                                                                                                                                                                                                                                                              4. Alkatearen ebazpena zatiketa lizentzia eman edo ukatuz.
                                                                                                                                                                                                                                                              5. Tasen likidazioa eta ordainketa.

                                                                                                                                                                                                                                                                UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                                Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

                                                                                                                                                                                                                                                                OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                                                Tramitazioa eta horren ondorioko erregistro inskripzioa errazteko komeni da zatiketaren notarioaren aktaren zirriborroa aurkeztea.
                                                                                                                                                                                                                                                                Zatiketa lizentziak legalki emantzat ulertuko dira Udalean hiru hilabeteko epean dagokion egintza formalizatu dela adierazten duen dokumentu publikoa aurkezten bada.