Birpartzelazio proiektua

ZER DA?

Birpartzelazioa exekuzio unitate batek jasotzen dituen finken elkartea da (urbanizatze jarduketaren eremua) planari egokitzearren berriro zatitzeko eta ateratzen diren partzelak adjudikatu interesdunen eskubideen arabera.
Birpartzelazio proiektuak garrantzi handia du, exekuzio unitateko jabekide bakoitzari zein eraikitze-partzela dagozkien ezartzen duelako eta partzela bakoitzeko urbanizatze-zamak.

NORK ESKA DEZAKE?

Urbanizazioaren sustatzaileek, jabeek edo urbanizatze agenteek aurrera eman dezakete, edo zuzenki Udalak bere ekimenez.
Batez ere, adostasun jarduketa pribatuko kasuak dira. Horregatik, jendaurre epearen ondoren, Hitzarmen Batzarraren idazkaria izango da Udalean Batzarraren erabakia aurkezten duena Birpartzelazio proiektuari behin betiko onespena emateko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Hitzarmen Batzarraren erabakia birpartzelazio proiektua, hasiera batez onartutakoari buruzkoa.
  3. Erregistro-jabetza duten titularrei eta kaltetutako guztiei erabakiaren ziurtagiria jakinaraztea eta baita jendaurrean jarri dela jakinaraztea ere.
  4. 2/2006 Legeak aurreikusitako edukia jasotzen duen Birpartzelazio proiektuaren dokumentua. Jabetza Erregistroaren jabetzari eta kargei buruzko ziurtagiria erantsiko zaio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        1.6 - Hirigintzako espedienteak tramitatzea:
                                                                                                                                                                                                                                        Kontsultak egitea eta hirigintzako zedulak371,94 €
                                                                                                                                                                                                                                        Hondamendi aitormena, hala eskatuta930,19 €
                                                                                                                                                                                                                                        Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa3.718,10 €
                                                                                                                                                                                                                                        Plan partzialak3.718,10 €
                                                                                                                                                                                                                                        Plan bereziak.3.718,10 €
                                                                                                                                                                                                                                        Xehetasun ikerketak1.242,31 €
                                                                                                                                                                                                                                        Urbanizatzeko jarduketa programa1.859,51 €
                                                                                                                                                                                                                                        Birsailkatze proiektua1.859,51 €
                                                                                                                                                                                                                                        Birsailkatze-prozedura laburrak930,19 €
                                                                                                                                                                                                                                        Nahitaezko desjabetze espedienteak, onuraduna Konpentsazio Batzordea denean1.242,31 €

                                                                                                                                                                                                                                        Tarifa honek ez du jasotzen aldizkari ofizialetan eta prentsan hirigintza araudia betetzeko egindako iragarkien gastuak. Horiek bere benetako balioan likidatuko dira.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete fase bakoitzeko.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete behin betiko onespenerako, Udalean eskaera aurkezten denetik.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa. Bai hasierako onespenerako, baita behin betiko onespenerako ere.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                                        2. Dokumentazioa Hirigintzara bidali.
                                                                                                                                                                                                                                        3. Hirigintzako arkitektoaren eta aholkulari juridikoaren txostenak.
                                                                                                                                                                                                                                        4. Hirigintzako Batzorde Informatiboari berri eman eta gero Tokiko Gobernu Batzarraren erabakia behin betiko onespenari buruzkoa.
                                                                                                                                                                                                                                        5. Txosten sektorialen eskaera.
                                                                                                                                                                                                                                        6. Jabeei eta gainontzeko interesdunei jakinarazi.
                                                                                                                                                                                                                                        7. Gipuzkoako Foru Ogasuneko Hiri Katastro Zerbitzuari atal bat bidaltzea informatika euskarrian.
                                                                                                                                                                                                                                        8. Hitzarmen Batzarrak Jabetze Erregistroan inskribatzea ziurtagiri administratibo bidez.
                                                                                                                                                                                                                                        9. Tasak likidatzea eta ordaindu.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK