Eraikinen azterketa teknikoa

ZER DA?

Goi mailako teknikari batek eginiko txostena eta irizpena da, eraikina ikuskatu ondorengoa. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona interesatuk edo bere ordezkariak, honako baldintzak betetzen dituen eraikin baten jabekideen izenean diharduenak:

  • 50 urtetik gorako antzinatasuna duen egoitza erabilerako eraikuntza oro. Era berean, termino beretan sartzen dira betebehar horretan "antolamendutik kanpoko" eraikinak, Lurzoru eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 101.5 artikuluan eraikuntza horientzat ezarritako araubideari kalterik egin gabe.
  • Eraikuntzak kontserbatzeko edo irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek, horien adina eta erabilera edozein direla.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Baimendutakoaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren bat. Eta berarekin E.I.T.a honako formatuetan aurkeztuko da:

  • Paperean kopia (1) bat.
  • CD formatuan kopia (1) bat. Bertan pdf formatua eta xml (zip) formatua egon behar du.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1. Dokumentazioa Hirigintzara bidaltzea.
                                                                                                                                                                                                                        2. Eraikinen inspekzio teknikoen erregistroan erregistratzea.
                                                                                                                                                                                                                        3. Eusko Jaurlaritzaren EUSKOREGITE programa barruan erregistratzea.

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                          E.I.T.ak 10 urteko baliotasuna du (beti ere inspekzioa egin zen egunetik hasita). Epe hori pasa ondoren berriro egin behardo da.

                                                                                                                                                                                                                          EAT egin eta gero berak aipatzen dituen kalteak konpontzeko obrak egin ez gero, obra horiek bukatu ondoren “akats zuzenketa ziurtagiria” aurkeztu beharko da, hasierako EAT aurkeztutako era berean eta formatu beraietan (paperean eta CD pdf eta xml fitxategietan)