Dirulaguntza : jabekide-erkidegoei eta eraikinen jabeei diru-laguntzak ematea 2018, eraikuntzen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko , errenteriako hirigune historikoan.

ZER DA?

Dirulaguntza ematea Errenteriako Hirigune Historikoan Eraikuntzen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenteriako Hirigune Historikoko jabekide-erkidegoak eta eraikinen jabeak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

EITak egiteagatik:

- EITa udalean aurkeztu izanaren agiriaren kopia.

- EITaren ordainsarien faktura ordaindu izanaren agiriaren kopia.

Obrak egiteagatik:

- Obra baimenaren kopia

- Egindako obren fakturaren kopia

- Proiekturik balego, horren idazketaren eta zuzendaritzaren ordainsarien fakturaren kopia.

Kasu guztietan:

- Jasotako beste edozein diru-laguntzari buruzko dokumentazioa.

- Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

Dirulaguntza eskabidea, gaineratzen den II Eranskinaren arabera eta beharrezkoak diren agiriak gaineratuta, Udaleko web orriaren bitartez (www.errenteria.eus) edo Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan (dagokion ordutegian) aurkeztu daiteke. 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste edozein modutan ere aurkeztu daiteke.

KOSTUA

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 4 hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

ARAUDI APLIKAGARRIA

ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

Ingurumen azpisailera helarazi.

Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, pertsona/elkarte eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.

Hirigintza Azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena emango du eskaera onartuz edo ezeztatuz deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera

Ondoren, proposamenaren inguruan, Lurraldea Batzordeari, berri emango zaio (zinegotziek sortutako organoa)

Azkenik, Hirigintza Azpisaileko zinegotziak onartu eta parte hartu duten jabe edo jabekide-erkidegoei jakinaraziko zaie.

    UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

    Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

    OHARRAK