Jardueraren titularitate aldaketa

ZER DA?

Jardueraren aurreko titularrak oraingo eskatzailearen aldeko aldaketa jakinaraztea (ostalaritza, merkataritza, zerbitzuak, industria...).

NORK ESKA DEZAKE?

Jadanik badagoen merkataritza, industria edo zerbitzu jarduera bat abian jarri nahi duen eta beharrezko baimenak dituen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Titularitate aldaketa rako eskaera e redu normalizatuan eta titular berriaren datuak.Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia. Eta jarduera berriari ekiteko dokumentazioa:

  • Alta Jarduera Ekonomikoen Zergan.
  • Alokairu kontratuaren edo jabetzaren eskrituren kopia.
  • Baimen sektorialak:
  • Martxan jartzeko aktak, Industriak emandakoak
  • Baimen sanitarioa (elikadura, ostalaritza...)
  • Suteen kontra babesteko instalazioen mantentze kontratua.
  • Instalazio elektrikoaren aldizkako ikuskapenaren ziurtagiria (KBE)
  • Erantzukizun zibilaren poliza (ostalaritza)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        1 - Tarifa gehitua: lizentziapeko jarduera sailkatuak:
                                                                                                                                                                                                                        50m2 arteko establezimenduak112,20 €
                                                                                                                                                                                                                        51m2-tik 150m2 bitarteko establezimenduak229,50 €
                                                                                                                                                                                                                        151m2-tik 500m2 bitarteko establezimenduak382,50 €
                                                                                                                                                                                                                        500m2-tik gorako establezimenduak3.442,50
                                                                                                                                                                                                                        2 - Tarifa Orokorra: aurrekomunikazioa behar duten jarduerak, lizentziapeko jarduera sailkatuen titularitatea aldatzea (baitere ez bada jarduera birsailkatzen):
                                                                                                                                                                                                                        150m2 arteko establezimenduak102,00 €
                                                                                                                                                                                                                        151m2-tik 500m2 bitarteko establezimenduak209,10 €
                                                                                                                                                                                                                        500m2-tik gorako establezimenduak2.550,00 €
                                                                                                                                                                                                                        3 - Tarifa murriztuak: beti ere jardueraren irekiera tarifa 102,00 €takoa baino handiagoa bada.
                                                                                                                                                                                                                        Sailkatu gabeko edo salbuetsitako jardueren titularitatea aldatzea204,00 €

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        Ez dagokio

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu eta eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                        2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
                                                                                                                                                                                                                        3. Txosten teknikoa egin dokumentazioa egiaztatuz eta, bere kasuan, neurri osagarriak jartzearen beharra azalduz.
                                                                                                                                                                                                                        4. Sailkatutako lizentziari lotuta dauden jardueren kasuan, Alkatearen ebazpena datu berriak kontuan hartuz eta aldez aurretik komunikatu beharreko sailkatutako jarduerak, Hirigintzako arduradunaren diligentzia datu berriak kontuan hartuz. Udal Errentak azpisailari jakinarazi.
                                                                                                                                                                                                                        5. Lokaletako jardueren tasaren likidazioa eta ordainketa.

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                          Prozeduraren epea
                                                                                                                                                                                                                          Ez dago izapidetzeko edota ebazpena emateko eperik. Aurrekomunikazioa aurkezteak, eskatutako dokumentazioarekin batera, obra sustatzailea ahalmentzen du aurkeztutako egun beretik obrak hasteko. Eta era berean, obrak bukatu ondoren jarduera abian jartzeko.

                                                                                                                                                                                                                          Taberna, kafetegi, diskoteka, bingo, jolas-areto eta antzekoen Udal Ordenantza Arautzaileari lotuta dauden jardueren kasuetan, titularitate aldaketa instalazioak zati batean egokitzea ekar dezake.
                                                                                                                                                                                                                          Jardueraren titulartzat jotzen da instalakuntza ustiatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko, edo instalazioaren jabe dena.