Jarduera aurrekomunikazioa L 3/1998

ZER DA?

Idatzi honen bidez jardueraren sustatzaileak Udalari bere datuak eta gainontzeko dokumentuak jakinarazten dizkio jarduera sailkatua ireki aurreko lizentziaren menpe ez dauden jarduerak abian jartzeko, hala nola, saltokiak, tabernak, garajeak, tailer txikiak, zerbitzuak... (7/2012 Legea, apirilak 23koaren II.B eranskina)
Jarduera ireki aurretik, udak zerbitzu teknikoei informazio eskaera egin diezaieke.
Oharra
Lokalean beharrezkoa bada egokitze obrak egitea, bi aukera izan daitezke:

  1. Obren hasieraren gaineko aurrekomunikazioa, lokalen erakusketa eta salmentarako azalera erabilgarria 750m2. baino handiagoa ez den txikizkako saltokiak edo zerbitzuak emateko establezimendu iraunkorretan (19/2012 Errege-Dekretua, maiatzaren 25ekoa). Aurrekomunikazio hori jarduera abian jartzeko momentuarekin batera egingo da. Informazio gehiago: (11) 3.4.- Jarduera aurrekomunikazioa obrak egiteko eta jarduera martxan jartzeko.
  2. Obra lizentzia eskaera gainontzeko kasuetan. Informazio gehiago: (11)3.1. Obra txikirako lizentzia

NORK ESKA DEZAKE?

Sailkatutako jarduera aurrekomunikazioaren menpe dagoen merkataritza, industria edo zerbitzu establezimenduren bat abian jarri nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu guztietan:

  1. Jardueraren aurrekomunikazio inprimakia. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Jardueraren memoria, lokalaren planoa, gaur egungo egoerarena eta etorkizuneko egoerarena.
  3. Alokairu kontratuaren edo jabetzaren eskrituren kopia.
  4. Lokalean ur edangarriaren horniduraren inpre s oaren kopia.
  5. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia.
  6. Kalteak, arriskuak edo eragozpenak sortu litzaketen jardueren kasuan:
    • Memoriak jardueraren deskribapena jaso beharko du eta baita ingurumenean, pertsonengan edo haien ondarean jarduerak izan dezakeen inpaktua murrizteko ezarritako neurriei buruzkoa.
  7. Eskudun teknikariak emandako dokumentazioa edo egiaztagiria. Bertan jarduerak legezko baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatuko da. Egiaztagiria ingurumeneko araudia betetzen duela adierazten duten egiaztagiriekin edo txostenekin batera izan beharko du.
  8. Jarduera martxan jartzeko lokalak erreformatzeko obra lizentzia izango balu, aipatutako lizentzian zehaztutako dokumentazio guztia.
  9. Baimen sektorialak (hala badagokio):
  • Industriak emandako zerbitzua martxan jartzeko aktak.
  • Baimen sanitarioa (elikadura, ostalaritza...)
  • Ur Kontsortzioak isuriak egiteko emandako baimena (industria jarduerentzat).
  • Baimendutako kudeatzaileak emandako hondakin arriskutsuen onarpen dokumentua.
  • Suteen kontra babesteko instalazioen mantentze kontratua.
  • Erantzukizun Zibilaren poliza (Ikuskizun eta jolas jarduerak)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        2 - Tarifa Orokorra: aurrekomunikazioa behar duten jarduerak, lizentziapeko jarduera sailkatuen titularitatea aldatzea (baitere ez bada jarduera birsailkatzen):
                                                                                                                                                                                                                        150m2 arteko establezimenduak102,00 €
                                                                                                                                                                                                                        151m2-tik 500m2 bitarteko establezimenduak209,10 €
                                                                                                                                                                                                                        500m2-tik gorako establezimenduak2.550,00 €

                                                                                                                                                                                                                          PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                          ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                          1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, aurrekomunikazioa erregistratu eta eskaneatu, eta sarrera erregistroa eman.
                                                                                                                                                                                                                          2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
                                                                                                                                                                                                                          3. arduerako teknikarien aldetik egiaztatzea abian jarri nahi den jarduera egungo araudiarekin bat datorrela, eta udal teknikoaren bisita lokala ikuskatzeko eta txostena egiteko. Bertan azalduko da neurri osagarriak ezarri behar diren ala ez.
                                                                                                                                                                                                                          4. Txosten horren berri eman udal errenta azpisailari.
                                                                                                                                                                                                                          5. Ebazpena, dagokion tasaren likidazioa jasota.

                                                                                                                                                                                                                            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                            Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

                                                                                                                                                                                                                            OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                            Prozeduraren epea
                                                                                                                                                                                                                            Ez dago izapidetzeko edota ebazpena emateko eperik. Aurrekomunikazioa aurkezteak, dokumentazioarekin batera, obra sustatzailea ahalmentzen du aurkeztutako egun beretik obrak hasteko. Eta era berean, obrak bukatu ondoren jarduera abian jartzeko.

                                                                                                                                                                                                                            Aurkeztutako funtsezko datu, adierazpen edo aurrekomunikazioarekin batera aurkeztutako edozein agiri zuzena ez bada, adierazi ez bada edo gezurrezkoa bada ezin izango da jarduera abian jarri edo berorretan aritu, horrek sor litzakeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboei kalterik egin gabe.