Jarduera Sailkatua Ireki Aurreko Kontsulta

ZER DA?

Merkataritza, industria edo zerbitzu establezimendu bat abian jartzeko aurrekomunikazioa edo jarduera sailkatuentzako lizentzia eskaera aurretik kontsulta egiteko aukera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Merkataritza, industria edo zerbitzu jarduera bat abian jarri nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: imprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Jarduera deskribatzen duen txosten bat, honako azalpenekin:
  • Jardueraren deskripzioa (merkataritza, industria, ostalaritza...) eta kokalekua.
  • Lokalaren azalera eta gelak: komunak, biltegiak...
  • Makineria: mota eta potentzia.
  • Pertsonengan eta ingurumenean izan ditzakeen eraginak: hotsak, hondakinak, isurketak...
  • Ondorioak txikiagotzeko proposatutako neurriak.
  • Lokalaren banaketa planoa: 1:100 eskala.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu eta eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                        2. Hirigintzara dokumentazioa bidali.
                                                                                                                                                                                                                        3. Udal injineru teknikoaren txostena.
                                                                                                                                                                                                                        4. Idatziz proiektuari buruzko balorazioa jakinarazi.

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Hirigintza

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK