Ibilgailu historikoei, elektrikoei eta 25 urte baino gehiagokoei TMI Zergan dagokien hobaria

ZER DA?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan hobaria emateko eskaera:
- %100eko hobaria ibilgailu historikoak
- %90eko hobaria gutxienez 25 urte dituzte ibilgailuak, betiere ez badira ohiko lokomozio bide gisa erabiltzen, egin zirenetik aurrera kontatuta, eta fabrikazio data ezezaguna bada, lehenengo matrikulazioaren kontuan hartuta, edo hori izan ezean, ibilgailu mota hori fabrikatzeari utzi zitzaion data.
- %50eko hobaria ibilgailu elektrikoak edo hibridoak, eta etxetik dakarren homologazioaren arabera, gasa erretzen duten ibilgailuak, dagokion katalizatze sistema dakarrena eta emisio kutsakorrak ahalik eta gehien murritzen dituena.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan. Gutxienez 25 urte dituzten ibilgailuak, eskaera-orri espezifikoa. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren jatorrizko NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.
3.- Motor elektrikoa edo hibradoa eta gasa erretzen duten ibilgailuak :Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                                        2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
                                                                                                                                                                                                                                        3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          Hobaria eskuratu ahal izateko, eskaera egin beharra dago, eta eragina izango du eskara dataren ondorengo zergalditik aurrera.
                                                                                                                                                                                                                                          Ibilgailu elektriko edo hibridoei eta gasa erretzen duten ibilgailuen hobariak, gehienez 2 urteko iraupena izango dute, ibilgailuaren lehenengo matrikulazio datatik aurrera.