Udal garajeetako aparkaleku-plazak aldi baterako eta emakidan erabiltzeko baimena.

ZER DA?

Udal garajeetako aparkaleku-plazak aldi baterako edo emakidan erabiltzea.

- Aldi baterako (Urte bat, 3 urtez luza daitekena)

- Emakidan (50 edo 75 urterako)

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintzak betetzen dituzten pertsonek:

  • Errenterian erroldatua egotea.
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena Errenterian edukitzea.
  • Errenterian Garaje plazarik ez edukitzea jabetzan, azalera-eskubidean, emakidan edo usufruktuan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, ordezkapena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Banku-helbideratze-orria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante, se puede solicitar más información llamando al teléfono.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 34

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        Dagokion hilabeteko kanona helbideraketa bidez ordaindu beharko da, urtero Udalbatzak onartutakoa.
                                                                                                                                                                                                                        Fidantza ordaindu beharko da, 150 edo 75 €koa, aparkalekuen ezaugarrien arabera.
                                                                                                                                                                                                                        Fidantza itzuliko da aparkatzeko plazaren aldi-baterako erabilera amaitu eta eskumeneko udal zerbitzuak plaza ikuskatu ondoren.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                        2. Garaje plaza erabiltzeko baimena izateko baldintzak betetzen dituela egiaztatu.
                                                                                                                                                                                                                        3. Eskatutako aparkalekuan garaje plazarik libre dagoen konprobatu eta hala balitz, eskatzailearekin harremanetan jarri libre dauden garaje plazak ikusi eta probatzeko aukera eman.
                                                                                                                                                                                                                        4. Garaje plaza librerik ez balego, itxaron zerrendan apuntatu.
                                                                                                                                                                                                                        5. Garaje plaza libre balego, eskatzailkeak fidantza ordaindu.
                                                                                                                                                                                                                        6. Kontratua sinatu eta giltzak eman.

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Lehendakaritza - Kontratazio eta Ondarea

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                          • Baimena urte baterako egiten da.
                                                                                                                                                                                                                          • Baimena urtero luzatu ahal izango da, beste bi urtez. Ezingo da kontratua luzatu baimendutako pertsonak edo baimena ematen duen erakundeak idatziz jakinarazten badu uko egiten diola, baimendutako epea amaitu baino 30 egun lehenago.
                                                                                                                                                                                                                          • Baimenaren epea amaitzen denean, erabiltzaileak garajea/trastelekua edozein motatako betebehar eta zorretatik libre utziko du, eta garajearen jabeari hartu zuen egoera berdinean utzi beharko dio, garajearen ohiko erabilera eragiten duen berezko zahartzea izan ezik.
                                                                                                                                                                                                                          • Baimena emango da baldin eta garaje librerik badago. Zenbait kasutan itxaron-zerrenda dago.