Iraunkortasun, ingurumen eta landa-garapenaren inguruko diru-laguntzak

ZER DA?

Iraunkortasun, Ingurumen eta Landa-Garapenaren inguruan ekintzak gauzatzeko dirulaguntzak eskatzea

NORK ESKA DEZAKE?

Diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute irabazi asmorik ez duten entitate, elkarte, erakunde eta sozietate guztiek, eta Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen eta Fundazioen erregistroan inskribatuta badaude, edo bestela, EAEko eremuan ordezkapena badute, eta Errenteriako udalerrian ingurumeneko jarduerak garatzen dituzten edo garatzeko asmorik badute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ordezkapen idatzia

Eskaera-orria (Udalarena; deialdiaren eranskinean dago). Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez.

Eskaera egiten duen pertsonaren NANa (eskaera norbanako batek egina bada) edo IKZrena (eskaera elkarte edo erakunde batek egina bada) .

Erakunde eskatzailearen IFZ

Diruz laguntzea nahi den proiektu, jarduera edo programa.

Gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.

Ardurapeko adierazpena, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-laguntzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-laguntzenak.

Euskarak eta berdintasunak jardueraren hedapenean izango duten tratamendua

Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitateen Erregistroan izena emana dutela egiaztatzen duen ziurtagiria. Urte berean beste diru-laguntza eskaerarik egin bada ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea.

Estatutuak, lehenengo aldia bada edo estatutuak aldatu baldin badira

Eskaria egiten duen erakundeak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 4 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

                                                                                                                                                                                                                                        Ingurumen azpisailera helarazi.

                                                                                                                                                                                                                                        Eskaera ez badago ongi egina edo agiriak falta badira, pertsona/elkarte eskatzaileari eskatuko zaio gehienez hamar egun baliodunen epean agiri egokiak aurkez ditzan. Horrela egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko da.

                                                                                                                                                                                                                                        Ingurumen Azpisaileko teknikariak espedientea bideratuko du eta txostena emango du, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpideen arabera eskaera bakoitzari puntuazioa emanez. Eskuratutako puntuazioaren arabera, txostenak zehaztuko du eskatzaile bakoitzari eman beharreko kopurua.

                                                                                                                                                                                                                                        Txosten hori proposamen moduan eramango da horretarako sortutako Udal balorazio Batzordera (udal teknikariek sortutako organoa), harek onartu dezan.

                                                                                                                                                                                                                                        Ondoren, proposamenaren inguruan, Lurraldea Batzordeari, berri emango zaio (zinegotziek sortutako organoa)

                                                                                                                                                                                                                                        Azkenik, Ingurumen Azpisaileko zinegotziak onartu eta parte hartu duten pertsona edo elkarteei jakinaraziko zaie.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Hiri Mantenimendua - Ingurumena

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                          Diru-laguntzak ordaintzeko ezinbesteko baldintza izango da onuradunak justifikatzea, diru-laguntzaren behin betiko ebazpenean ezartzen den dataren aurretik, emandako diru-laguntza proposatutako jardueretan zuzen aplikatu dela.

                                                                                                                                                                                                                                          Diru-laguntzaren justifikazioa honako dokumentazioaren bidez egingo da:

                                                                                                                                                                                                                                          Diruz lagundutako programa edo jardueraren oroitidazki zehatza.

                                                                                                                                                                                                                                          Diru-sarrera eta gastuen balantze ekonomikoa.

                                                                                                                                                                                                                                          Diru-laguntza diru-kopuruak era honetan ordainduko dira:

                                                                                                                                                                                                                                          -%80 diru-laguntzak esleitzeko ebazpenaren ondoren, aurrerakin gisa, eta aurkezturiko jarduera programa gauzatzeko baldintzarekin.

                                                                                                                                                                                                                                          -%20 egindako gastua justifikatzeko dagokiobn dokumentazioa aurkeztu ondoren.

                                                                                                                                                                                                                                          Egindako gastuaren egiaztagiriak (fakturak) eta horien zerrenda. Ez da “jaso izanaren” agiririk onartuko.

                                                                                                                                                                                                                                          Dokumentazio grafikoa (kartelak, programak eta abar) edo ikus-entzunezkoa.

                                                                                                                                                                                                                                          Elkartearen organo eskudunak emandako ziurtagiria eta pertsona fisikoa izanez gero ardurapeko adierazpena, diruz lagundutako proiektu, jarduera edo programa finantzatzeko eskuratutako diru-sarrera guztiak zerrendatuta.

                                                                                                                                                                                                                                          Udalarekin, Foru Ogasunarekin edo Gizarte Segurantzarekin zorrik izanez gero, ez dago diru-laguntza kobratzerik.