1/2016 apirilaren 7ko Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legearen arau-hausteak egiteagatik irekitako espedienteei alegazioak aurkeztea.
Espedientea ireki zaien pertsona fisiko edo juridikoek, edo haien ordezkariek. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
Ordezkapen idatzia
Alegazio idatzia, espediente zenbakia adierazita.
Hala dagokionean, alegatutako gertaeren egiazkotasuna egiaztatzeko dokumentuak.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
Udaltzaingoa bidali, prozeduraren tramiteak bidera ditzan:
Instruktorearen ebazpen proposamena
Zigor espedientearen ebazpena
Interesatutakoari ebazpena jakinaraztea
Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa
Zigorraren behin-behineko zenbatekoa ordaindu bada, ezin izango da alegaziorik egin. Alegaziorik eginez gero, aurkeztutzat hartuko dira, baina salaketaren aurka errekurtso jarri ahalko da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian bi hilabeteko epean.