Trafiko isunak. Gidariaren identifikazioa

ZER DA?

Ibilgailuaren gidaria identifikatzea, arau-haustea egiten duen unean.

NORK ESKA DEZAKE?

Trafikoaren aurkako arau-hausteak direla-eta salaketa jaso duten pertsona fisiko eta juridikoek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera orria bere datuekin eta eroslearen datu guztiekin. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia
  2. Honakoak jasotzen dituen agiria: espediente zenbakia, gidariaren izena eta bi abizen, NAN zenbakia eta posta helbidea.
  3. Identifikatutako pertsonaren izena DGTren gidari eta arau-hausleen Erregistroan jasota egon ezean, aurrekoez gain, ibilgailua gidatzeko habilitazioa ematen dion administrazio-baimena aurkeztu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 20 egun natural, salaketaren jakinarazpenaren ondorengo egunetik aurrera
                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: urtebete.
                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: iraungitzea eta espedientea artxibatzea

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                        2. Udaltzaingora bidali, salaketa gidari berriari pasa eta jakinarazi diezaion.

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Trafiko, Garraioak, Hiritarren Babesa eta Babes Zibila - Udaltzaingoa

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                          • Aparkatzea dela-eta egindako arau-hausteen kasuan ez da derrigorrezkoa gidaria identifikatzea. Ibilgailuaren titularraren ardurapekoa dela kontsideratzen da, edo ohiko gidari gisa izendatua dagoenarena, arau-haustearen unean gidatzen ari zen pertsona identifikatzen denean izan ezik.
                                                                                                                                                                                                                          • Identifikatzea derrigorrezkoa izan arren egiten ez den kasuetan, espediente berria irekiko da, jatorrizkoa ordezkatzeko. Espediente berriaren kopurua jatorrizko arau-hausterako aurreikusitako kopuruaren halako bi izango da, arau-haustea arina bada, eta halako hiru larria edo oso larria baldin bada.