Desgaituak Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzetik salbuestea

ZER DA?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergatik salbuesteko eskaera, ezintasun arrazoiak direla medio. Honakoei aplikatzen zaie:
- Abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartutako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren II Eranskinaren A hizkiak jasotzen dituen mugikortasun murriztuko pertsonentzako ibilgailuak, ezintasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak.
- 14 zaldi-potentzia fiskaletik beherako ibilgailuak, ezintasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak eta beren erabilera esklusiborako. Salbuetsi egingo dira ezintasuna duten pertsonek gidatutako ibilgailuak zein pertsona horiek eramatera bideratutakoak. Era berean, salbuetsi egingo dira guraso-ahal, tutoretza edo kuraderotza dela-eta beren kargura %65eko edo goragoko ezintasun maila duen pertsona duten titularren ibilgailuak (*).
Ezindutzat honakoak hartzen dira:
1.- %33 edo hortik gorako eta %65etik beherako ezintasuna onartua izan eta mugikortasun murriztuko egoeran dauden pertsonak, hau da: abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren eranskinean jasotako baremoaren A, B edo C sailkapena, edo gutxienez 7 puntu izatea baremo horretako D, E, F, G edo H hizkietan.
2.- Gutxienez %65eko ezintasun maila onartua duten pertsonak.
Mugikortasun baremoaren A hizkiaren sailkapenaren arabera mugikortasun murriztua duten aurreko ataletako pertsonei ez zaie aplikatuko 14 zaldi-potentzia fiskaletako muga, baldin eta ibilgailua gurpildun aulkia eramateko egokitua badago.(**)

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Organo eskudunak emandako ziurtagiriaren fotokopia, ezintasuna egiaztatzeko, eta, hala badagokio, mugikortasun murriztua izatearen ingurukoa.
3.- Ohiko gidari nor den jasotzen duen ibilgailuaren aseguruaren polizaren fotokopia.
4.- Gidabaimenaren fotokopia.
5.- Ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia.
6.- Ibilgailua ezindutako pertsonak soilik erabiltzen duela adierazteko zinpeko aitorpena.
7.- Guraso-ahal, tutoretza edo kuraderotza egiaztatzen duen agiri publikoaren fotokopia.
8.- Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia (**)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                        2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
                                                                                                                                                                                                                        3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                          Ibilgailu bakar bat baino ez da salbuetsiko.
                                                                                                                                                                                                                          Salbuespenek eragina izango dute eskara dataren ondorengo zergalditik aurrera. Nolanahi ere, ibilgailu matrikulatu berriek 2 hilabete izango dituzte urte horretan salbuestea eskatzeko.