Gizarte Ongizateko Funtseko pentsioak

ZER DA?

Hileroko prestazio ekonomikoa da eta baliabide urriak dituzten 65 urtetik gorako pertsonei edo lan egitea eragozten dien ezintasunen bat duten pertsonei ematen zaie, oinarrizko beharrei aurre egin diezaieten.
Bi modalitate daude:
- Zahartzaroko gizarte ongizateko funtsa.
- Ezintasuneko gizarte ongizateko funtsa.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:erresidentzia legala izan eta Errenterian erroldatuta egotea.
- ez berak, ez familiak, sarrera aski ez izatea oinarrizko betebeharrak asetzeko. Sarrera aski ez duela ulertuko da urtean jasotzen dituen sarrerak pentsio honen urteko zenbatekoa baino gutxiago bada.
- eskatzailea familia-unitate batean bizi bada, unitate horren errenta per capita prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino txikiagoa izango da.
Zehartzaroko pentsioa jasotzeko:
- 65 urte beteta edukitzea.
Ezintasuneko pentsioa jasotzeko:
- 16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago edukitzea.
- gutxienez %45eko ezgaitasuna izatea eta lanbiderako zailtasunari buruzko baremoan puntuazio jakin batera iristea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera eredu normalizatuan
2.- Eskatzailearen eta berarekin batera bizi diren 14 urtetik gorako senideen nortasun agirien fotokopiak.
3.- Familia liburuaren fotokopia.
4.- Elkarbizitza ziurtagiria.
5.- Bankuko kontuaren titulartasunaren egiaztagiria.
6.- Ordezkaria balego, honen N Aren fotokopia eta ordezkapenaren egiaztagiria.
7.- Eskatzailea atzerritarra bada, Estatu Espaniarrean bizitzeko baimen txartelaren fotokopia.
8.- Atzerriko dirusarreren eta ondarearen ziurtagiriak.
9.- Banaketa edo dibortzio kasuetan, epaiaren eta konbenioaren fotokopiak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Centro de Servicios Sociales
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Centro de Servicios Sociales:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1.- Dokumentazioa aztertu, baldintzak betetzen direla ziurtatu eta behar izanez gero txosten soziala erantsi.
                                                                                                                                                                                                                        2.- Extranet herramienta informatikoan informazio guztia zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
                                                                                                                                                                                                                        3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                          Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundia

                                                                                                                                                                                                                          Prestazioak: tlf.943112631-943112588