Udal Artxiboak bi urtez behin oro har euskal kulturari buruzko ikerlanak sustatzeko helburua duen beka edo diru-laguntza deialdia egiten du.
Errenteriako Udal Artxiboak editatzen duen Bilduma aldizkarian (ISSN: 10214-624X) argitaratzen da lan irabazlea.
Beka norbanakoek (edo bere ordezkariak) zein horretarako osatutako lantaldeek eskatu ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, Udalaren aurrean ordezkari izango den ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
Ikerketa lana jatorrizkoa eta argitara eman gabea izango da, nahiz oso osorik izan, nahiz lan horren atal bat izan, ez hitzez hitz ezta laburpena ere. Era berean, ez da inolako lan akademiko, tesi, tesina, ikas lan, edota txosten baten zati izango.
Indarrean dagoen deialdiaren arabera. Oinarriak errebisatu.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Euskal kulturaren munduko adituek osatutako epaimahai kalifikatzaileak, aukeratuko du lan irabazlea.
Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Agiritegia eta Argitalpenak