Herri jabaria hartzea kirol probak egiteko

ZER DA?

Errenteriako udalerrian herri jabaria hartzea kirol probak egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork, Errenterian erroldatua egon ala ez, edo bere ordezkariak, edo interesa duen edozein elkartek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan edo antolatzailearen idatzia. Bertan, gutxienez, ondoko informazioa jasoko da: probaren izena, antolatzailearen identifikazioa, probaren eta muntaiaren ezaugarriak, eguna, ordutegiak eta eskatu beharreko materiala (eskatzen bada). Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN zenbakia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Ibilbidearen krokisa.
  3. Antolatzailearen Erantzukizun Zibileko Aseguruaren polizaren kopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el mostrador de las oficinas de la Subárea de Deportes (Polideportivo de Galtzaraborda, piso 1º) de lunes a viernes
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:30 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 91.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                                        2. Kiroletako arduradunak proba egitearen egokitasunari buruzko txostena egiten du.
                                                                                                                                                                                                                                        3. Udaltzaingoari bere eskumeneko alderdien inguruko txostena eskatzen zaio.
                                                                                                                                                                                                                                        4. Muntaiaren bat egin behar izanez gero, Hirigintzari txostena eskatzen zaio.
                                                                                                                                                                                                                                        5. Okupazioa mendietan, gune naturaletan, eta abar... baldin bada Mendi eta Ingurumen Departamentuari eskatzen zaio dagokion txostena.
                                                                                                                                                                                                                                        6. Antolatzaileak udal materiala eskatzen badu, Hiri Mantenua azpisailari material horren erabilgarritasunari buruzko eskaera egiten zaio (Gerkud-en bidez).
                                                                                                                                                                                                                                        7. Txostenak jaso ondoren, herri jabaria hartzeari buruzko Dekretua egiten da.
                                                                                                                                                                                                                                        8. Herri jabaria okupatzeari buruzko dekretuaren jakinarazpena helarazten zaio eskatzaileari.

                                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

                                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK