Udal kirol instalazioetan gizartearen onurarako lanak egiteko eskaera

ZER DA?

Jarduera osagarri bat da, ordainsaririk gabea, ohiko lanpostuak betetzen ez dituena, zigortua bergizarteratzea eta gizartearentzat onura publikoa bilatzea helburu dituen jarduera.
Urtebetekoa (edo, salbuespen gisa 2 urtekoa) baino txikiagoko espetxeratzearen neurri ordezkatzailea litzateke. Zigortuaren bergizarteratzea helburu duen neurriak bilatzen ditu, delitua edo hutsegitea larriegia ez den kasuetarako.

Ezaugarriak:

  • Pertsona zigortuaren adostasuna derrigorrezkoa izango da.
  • Lanaldiaren iraupena 6 ordukoa izango da gehienez, eta 2 ordukoa gutxienez.
  • Egin beharreko jarduerek zigortuaren duintasuna errespetatuko dute.
  • Gizarte Segurantza arloan indarrean dagoen legediak ematen duen babesa jasoko du pertsona zigortuak.
  • Egin beharreko lanaren truke ez du ordainik jasoko.

NORK ESKA DEZAKE?

Delitu txikiengatik zigortuta dauden pertsonak, betiere epaileak espetxe zigorra gizartearentzako lanengatik ordezkatzea erabaki duenean. Halaber, Errenterian erroldaturik egon beharko dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Eskatzailearen NANa.
  3. Epai betearazlearena (epaia) eta Bertaratu izanaren ziurtagiria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • En el mostrador de las oficinas de la Subárea de Deportes (Polideportivo de Galtzaraborda, piso 1º) de lunes a viernes
    Aiako Harria z/g 20100 Errenteriako Udala
    8:30 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 91.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                        KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                        PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                        ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                        2. Orri honen edukiari buruz informatu eta Kiroletako Azpisailera bideratu.
                                                                                                                                                                                                                        3. Egin beharreko lanaldien koordinazioa.
                                                                                                                                                                                                                        4. Lanaldiak amaitu ondoren egindako lanak egiaztatzen dituen ziurtagiria emango zaio interesdunari.

                                                                                                                                                                                                                          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                          Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Kirolak

                                                                                                                                                                                                                          OHARRAK